Albisteak

Europako hegoaldeko nekazaritzako elikagaien startup berritzaileenen bila ari gara

  • Europako EIT Food erakundeak, NEIKER erakunde horren partaide baita, horrelako enpresak bilatzea du helburu, hazten eta merkatu globalean lehiatzen laguntzeko.
  • Beste urte batez Seedbed eta EIT Food Accelerator Network (EIT FAN) programak jarri ditu martxan, haien hazkundea bizkortzeko.
  • Eskabideak aurkezteko epea ireki da eta otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. EIT Fooden Europa Hegoalderako egoitzak hogei bat startup babestuko ditu, eta startup horiek hainbat hilabetez laguntza handia jasoko dute, beraien beharren arabera.

Nekazaritzako elikagaien sistemak iraultza bizi du eta hori bultzatuko duten ideia berriak behar ditu. Europako EIT Food erakundearen helburuetako bat da mota horretako startupak bilatzea, globalki hazten eta lehiatzen laguntzeko. Horrela, urtero punta-puntako proiektuak bilatzen ditu bere inkubagailuan (Seedbed) eta EIT Food Accelerator Network (FAN) azeleragailuan hartzeko. 2022ko edizioa abian jarri da, bi ekintzailetza programa horien deialdia eginez.

Programa horiek Europako herrialde guztietarako dira, eta nekazaritzako elikagaien sektorean kontinenteko hiririk indartsuenetan gauzatzen dira ‘hub’-en bidez. Zehazki, EIT Foodek Bizkakiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan duen egoitzak gidatuko ditu jarduera horiek Europako hegoalderako, eta NEIKER da hautatutako ekintzaileei haien ekimenak arrakastaz garatzen lagunduko dieten zentro teknologiko laguntzaileetako bat, horretarako nekazaritzako elikagaien gainean duen ezagutza guztia eta dituen azpiegiturak haien eskura jarriz.

Bi programetarako izen emateak ireki dira dagoeneko eta epea otsailaren 28an itxiko da. Informazio guztia aquí helbidean kontsulta daiteke.

EIT Fooden ustez, “nutrizio pertsonalizatua, akuikultura eta nekazaritza jasangarria, ordezko proteinak, trazabilitatearen eraldaketa digitala eta elikadura sistema zirkularrak” dira nekazaritzako elikagaien sektorearen barruan hazkunderik handiena izan dezaketen arloak.

SEEDBED

Seedbed programa negozio ideiak baliozkotzeko aukera ematen duen inkubagailua da. Hasierako fasean 40 startup onenak hautatuko ditu, eta Europa osoan zehar banatuko dira, bost ‘hub’-etan. Horietako bat Bilbon egongo da.

EIT FAN

EIT Food Accelerator Networkek (EIT FAN) startupei hazten laguntzen die eta nazioartean bultzada bat ematen die. Europako 60 onenak aukeratzen ditu, horietako 10 Espainiako ‘hub’-ean, zeina hautagaien artean gustukoenetako bat baita.