Albisteak

BERRIA

Esnetarako behi aziendetan antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko bi gida argitaratu ditugu

26 uztaila 2021

Esnetarako behi aziendetan antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko bi gida argitaratu ditugu

Antibiotikoak bakterioek eragindako gaixotasunak tratatzeko erabiltzen diren sendagaiak dira. Funtsezko aplikazioa da osasun publikoan eta animalien osasunean. Hala ere, botika horien erabilera desegokiak eta gehiegikeriak antibiotikoekiko erresistenteak diren hainbat bakterio mota ugaritzea eragin dute (bai gizakiengan, bai animaliengan), eta horrek arriskuan jartzen du bere eraginkortasuna.

Bakterio erresistenteak barreiatzea geldiarazteko eta antibiotikoen eraginkortasuna mantentzeko, zuhurtziaz erabili behar da. Ildo horretan, URAGAN proiektuan (“Antibiotikoen Zentzuzko Erabilera Abeltzaintzan), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatuta, eta Mikrobioen aurkako Erresistentziari aurre egiteko Euskadiko Jarduketarekin koordinatuta (RAM-Euskadi), NEIKEReko Animalia Osasuneko Departamentutik bi gida argitaratu ditugu esnetarako behi azienden sektorean antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko gomendioekin.

Bi dokumentu dira, bata abeltzainei zuzendua, eta bestea sektorean lan egiten duten albaitariei, non antibiotikoen erabilera optimizatzeko eta jasangarritasunean eta eraginkortasunean laguntzeko aholku eta jarraibide batzuk ematen diren.

Gidak esteka hauetatik deskarga ditzakezu: