Albisteak

‘Emakumeen eta gizonen arteko II Berdintasun Plana’ onartu dugu NEIKERen

NEIKERen aurrera jarraitzen dugu berdintasuna ardatz estrategiko moduan barneratuko duen kudeaketa eredu batean. Lan horren emaitza gisa, ‘NEIKEReko berdintasunari buruzko diagnostikoa’, ‘NEIKEReko emakumeen eta gizonen arteko II Berdintasun Plana” eta ‘NEIKEReko sexu jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena, sexu orientazioan oinarritutako jazarpena eta genero nortasun eta adierazpenean oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta jarduteko Protokoloa’ onartu ditugu.

Berdintasunaren alde dugun konpromisoa aspaldikoa da, eta azken urteetan finkatu den ibilbidean islatzen da, generoaren inguruan egindako hainbat diagnostikori eta I. Plana ezartzeari eta ebaluatzeari esker, NEIKERen eta, hedaduraz, gizarte osoan  emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzeko.

Parte hartzeko ahaleginaren emaitza ere bada, zeinak NEIKEReko langile kopuru esanguratsu baten iritziak eta proposamenak jasotzea ahalbidetu baitu, elkarrizketak, eztabaida taldeak, langileentzako inkesta, hausnarketa eta prestakuntza mintegiak eta hainbat kontraste saio eginez Berdintasunaren Talde Motorrarekin, hori arduratu delarik prozesua gidatzeaz.

Plan berri honekin, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna ezartzeko gure konpromisoa publiko egiten dugu NEIKERen, gure politika korporatiboaren eta Giza Baliabideen politikaren printzipio estrategiko gisa.