BERRIA
Baso Bioekonomiaren Estrategia aurkeztu dugu Kanadan, Vancouver´ko FIBC Nazioarteko Konferentzian
8 maiatza 2025
- BaskEgun eta HAZI Fundazioarekin batera, administrazioek, zentro teknologikoek eta enpresek oinarri biologikoko produktu berritzaileak erakusten dituzten nazioarteko topaketan parte hartu dugu
Euskadik baso bioekonomia zirkularra sustatzen du deribatu fosilekiko mendekotasuna murrizten duten produktu biooinarritu berriak fabrikatzeko oinarri gisa.
NEIKEReko zuzendari nagusi Olatz Unamuzagak, Hazi Fundazioko Gorka Altunak eta Baskegurreko zuzendari nagusi Oskar Azkaratek osatutako euskal ordezkaritzak azaldu ditu Kanadan, gaur amaitzen den Vancouverreko FIBC-Forest Innovation & Bioeconomy Conference nazioarteko konferentzian, baso bioekonomiaren arloan I+G+b sustatzeko euskal politikak, basoen kudeaketa jasangarriarekin lotutako sektore ekonomiko garrantzitsu hori partekatzen duten herrialdeetan egiten diren garapen nagusiak kontrastatuz.
Olatz Unamuzagak FIBCen osoko bilkurari azaldu dio Euskadik –Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, zentro teknologikoek eta Baskegurrek, basogintzaren eta egurraren sektoreko balio-katearen ordezkari gisa– duen konpromisoa ekonomia berdea garatzeko, “jabetzen baikara beharrezkoa dela deskarbonizazioaren alde urats erabakigarriak ematea gobernuak trantsizio ekologikoaren esparruko planetan ezarri dituen helburuak betetzeko”.
Nazioarteko konferentziaren egoitzako programak, hitzaldiez eta produktuen erakusketaz gainera, lan-bisitak ere antolatu ditu egur-eraikuntzetan eta biomaterialak merkaturatzean punta-puntako soluzioak garatzen dituzten enpresetara eta zentro teknologikoetara. Horietako batzuk izan dira Bioproducts Institute and its bioenergy demonstration facility, FP Innovations, BC Research, Svante, Carbon Engineering, Cloverdale Fuel, FraserWood eta BC Passive House.
Bertaratuek basoen kudeaketa jasangarrian, kimika berdean, bioenergian eta biomaterialetan adituak direnekin hitz egiteko aukera izan dute, sektorearen erronka globalei heltzeko. Euskadi erreferentziazko erkidegoa da Estatuan zurezko eraikinen eta beste obra zibil batzuen ingeniaritzan eta eraikuntzan diharduten enpresetan eta teknologian.
Konferentzian hainbat sektoretako nazioarteko 82 organizaziotako 200 ordezkari baino gehiago izan dira, besteak beste, gobernu-agentziak, startupak, ekoizleak, ikerketa-erakundeak, aholkularitza-enpresak eta inbertsio-enpresak.