Bioekonomia zirkularra baliabide biologikoen ekoizpen, erabilera, berrerabilera eta kontserbazioan oinarritutako paradigma berri bat da, produktu eta zerbitzu jasangarriak sortzeko.
NEIKERen, lehen sektorearekin zerikusia duten ekoizpen prozesuak hartzen ditugu ardatz, eta, bereziki, basogintzaren sektorekoak.
Gure lan ildoak biomasaren eta nekazaritza eta baso hondakinen aprobetxamendu industrialean oinarritzen dira, produktu,
negozio aukera eta enplegu berriak sortzeko, industriaren benetako eskaeretan oinarrituta; batez ere zurgintza, energia kimiko, plastiko eta automotrizitatearen sektoreetan.
Biomasaren eta nekazaritza hondakinen aprobetxamendu industriala.