BERRIA
Ikertzaileak eta enpresak landareen hobekuntza genetikoa aztertzen ari dira aldaera berriak lortzeko
13 uztaila 2016En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Gaurtik aurrera Gasteizko Europa Jauregian egingo den Landareen Hobekuntza Genetikoaren VIII. Biltzarrean landuko diren gaietako batzuk dira lehorteari aurre egingo dioten barazkien hobekuntza genetikoa, hainbat zereal hobetzeko ildoak sortzea –bereziki elikadura katean–, edo bertako barietateen karakterizazioa, sailkatzeko eta kontserbatzeko.
Biltzarra Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mendeko sozietate publikoa den NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak antolatu du, Espainiako Baratze Zientzietako Elkarteko Landareen Hobekuntza Genetikorako Sekzioen (SECH) eta Espainiako Genetikako Elkartearen (SEG) laguntzarekin.
Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak; Eduardo Aguinaco Lopez de Suso Nekazaritzako foru diputatuak; eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Biltzarreko ponentzia magistralak emango dituzte Antonio Granellek –CISCeko Ikerketako irakaslea eta Valentziako Landareen Biologia Molekular eta Zelularreko Institutuko Landareen Genomika eta Bioteknologiako taldeko zuzendaria–, eta Julian Arnedok –ingeniari agronomoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik eta Semillas Ramiro Arnedo, SAko gerentea–, zeinak hazien industriaren desafioei buruz jardungo duen eta bere ikuspegia azalduko duen haziak ekoizten dituzten enpresei buruz, landareen hobekuntza genetikoari dagokionez.
Hiru egun hauetan elkartuko diren nazioarteko 150 adituek beraien ezagutzak sakonduko dituzte landareen hobekuntza genetikoari buruz, gaur egungo aldaerek hazkundean, merkaturaketan eta eraldaketan dituzten arazoak konponduko dituzten barietateak lortzeko funtsezko tresna gisa.
Gizateria landareen menpe dago elikadurari dagokionez, jaten dituen elikagai guztiak begetalak edo horietatik eratorriak direlako. Ehungintzako osagai, farmako, erregai, lubrifikatzaile eta are eraikuntzako material asko eta asko landareetatik datoz zuzenean edo zeharka. Historian zehar, gizakiak maila altuagoko landareak lortzeaz arduratu gara gure beharrak asetzeko. Prozeduren sistematizazioa orain dela gutxi iritsi da, genetikaren garapenarekin.
Biltzarrean, halaber, landareak genetikoki hobetzera zuzendutako azken ikerketak eta jarduerak ezagutaraziko dira; hain zuzen ere, NEIKER-Tecnaliak 60 urte baino gehiago daramatza arlo horretan lanean.
Enpresek, saio berezi batean, aukera izango dute I+G+B proiektuetako eskakizun teknologikoei eta BIOVEGEN plataforma teknologikoak koordinatutako lankidetza publiko-pribatuko aurreikuspenei buruz eztabaidatzeko. Helburua da enpresa sektorera ezagutza gehiago transferitzea, nekazaritzako elikagaien sektorera egokitutako estrategiak diseinatzen laguntzea eta ikerketaren aldeko inbertsio publiko zein pribatu handiagoa sustatzea.
“Tokiko aldaerak eta landareen hobekuntza genetikoa” liburuaren aurkezpena
Biltzarraren esparruan, “Tokiko aldaerak eta landareen hobekuntza genetikoa” liburua aurkeztuko da, Eusko Jaurlaritzak argitaratuta, koordinazio lanetan aritu direlarik Jose Ignacio Ruiz de Galarreta, Roberto Tierno (NEIKER-Tecnalia) eta Jaime Prohens (Valentziako Unibertsitate Politeknikoa), baliabide fitogenetikoetan eta landare hobekuntzan adituak diren 50 kide baino gehiagoren partaidetzarekin.
Argitalpenean labore nagusien bertako barietateak deskribatzen dira, horien balio intrintsekoa zein aldatzeko duten balioa hobekuntza genetikoko programetan erabiltzeko, klima aldaketari eta ekoizpen iraunkorrari lotuta. Halaber, sukaldaritzarako kalitate aitortua duten balio intrintsekoa ere deskribatzen da, ondare kulturalaren parte izateaz eta landa inguruneko balio paisajistikoari laguntzen dion baliabide ekonomikoa izateaz gain.
Landareen hobekuntza genetikoa NEIKER-Tecnalia
NEIKER-Tecnalian landareen hobekuntza genetikoari buruzko egindako lehen azterketak joan den mendeko 50eko urteetatik datoz, eta Patata Hobetzeko Estazioarekin hasi ziren. NEIKER-Tecnalia Europa eta munduko erreferentzia da labore horretan, eta hogeita hamar aldaera baino gehiago garatu ditu, Euskadin zein Europako beste herrialde batzuetan ekoizteko. 2011n, NEIKER-Tecnalia patataren aldaera berriak identifikatzeko Europar Batasuneko azterketa zentro aukeratu zuten.
NEIKER-Tecnaliak lortutako aldaeren artean nabarmentzen dira, besteak beste, Turia, Duquesa edo Victor, zeinak 70eko urteetan asko hedatu ziren. Orain dela gutxi hainbat aldaera lortu dira, hala nola Zorba, Leire, Gorbea, Miren edo Entzia, eta gaur egun merkatuan ustiatzen dira.
Patata aldaerak genetikoki hobetzeko erabili ziren hasierako teknikei pixkana biologia molekularreko azken metodologiak gehitu zaizkie, baita ere haziaren ekoizpenari buruzkoak ere, horien artean mikropropagazioa eta aeroponia.
Halaber, pinua genetikoki hobetzeko programak egiten ditu, ekoizpena handitzeko helburuarekin. Baratzeko espezieei dagokienez, esaterako ale leka edo babarrunari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko bertako ekotipoak hautatzeko programak egin dira, eta Arabako, Tolosako eta Gernikako barietateak erregistratu dira, gaur egun Eusko Label izendapenarekin merkaturatuta.
Hobekuntza genetikoko programak izan dituzten interes handiko beste espezie batzuk dira Gernikako piperra eta Ibarrako pipermina. Labore estentsiboetan, esaterako arto laborean, Donostia, Maruri, Delika eta Osoro barietateak erregistratu dira kontserbatzeko.
Hobekuntza genetikoaren bitartez lortutako aldaera horiek guztiak, eta horien jatorrian izandako ekotipoak edo parentalak NEIKER-Tecnaliaren Germoplasma Bankuan gordetzen dira.