Albisteak

BERRIA

NEIKER lurzoruak deskutsatzeko teknika berri bat garatzen ari da burdinazko nanopartikulak eta biorremediazioa uztartuta

9 ekaina 2016
NEIKER lurzoruak deskutsatzeko teknika berri bat garatzen ari da burdinazko nanopartikulak eta biorremediazioa uztartuta
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea estrategia berri bat ikertzen ari da gaur egun, kloroa duten konposatu organikoekin kutsatutako lurzoruak erremediatzeko.Prozesu berritzailearen muinean dago zero balentziako burdinazko  nanopartikulak eta biorremediazio teknikak uztartzea.Proiektuak NANOBIOR du izena, eta halaber parte hartzen dute Ekotek eta Dinam enpresek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gaiker-IK4k.

Konposatu organokloratuekin hondatutako lurzoruak deskutsatzea oso zaila da, batez ere poliklorobifeniloak dituztenak; horiek industri jarduerari lotutako kutsatzaileen multzo bat dira. Lurzoruan dauden poliklorobifeniloak degradatzeko, proiektuan parte hartzen ari diren eragileek proposatzen duten estrategia da lehendabizi zero burdinazko partikulak aplikatzea, poliklorobifeniloen kloroaren atomoak desagertzen laguntzeko. Atomo horiek desagertu eta gero, biorremediazioari ekiten zaio.

IMG_4524NEIKER-Tecnalia garatzen ari den biorremediazio prozesuak bi estrategia nagusi ditu: bio-estimulazioa eta bio-gehikuntza. Lehenengoan dagoeneko lurzoruan dauden bakterioak estimulatu egiten dira, nutrienteak, hezetasuna, oxigenoa eta abar emanez. Bio-gehikuntzan, berriz, lurzoruan nahi dugun ahalmen degradatzailea duten bakterioak aplikatzen dira. Prozesu horren barruan, NEIKER-Tecnaliak poliklorobifeniloekin kutsatutako lurraren laginak hartzen ditu, eta laborategian kutsatzaile horiek degradatzeko ahalmenik handiena duten bakterioak bakartzen ditu. Anduirik interesgarrienak bereizi eta gero, laborategian bakterio horiek ugaltzen dira eta, ondoren, deskutsatu nahi den lurzoruan inokulatzen dira.

Kloroaren aurkako anduien bankua

Poliklorobifeniloak degradatzeko gai diren bakterio espezieak identifikatzea izan da NEIKER-Tecnaliaren lehen pausoa, biorremediazioan erabiltzeko interesgarriak izango diren anduien banku bat edukitzeko. Banku horretan EAEko lurzoruetan jasotako anduiak jasoko dira, eta bakterioak edukitzeko aukera emango du, lurzoruak deskutsatzeko elementu gisa.

Zero burdinazko nanopartikulak eta biorremediazioa elkarrekin erabiltzea aurrerapauso garrantzitsua da lurzoruak deskutsatzeko, eta in situ aplikatu ahal izatearen abantaila dauka.Horrenbestez, gaur egun ikerketa fasean dagoen metodologia honek beste prozesu batzuk ordeztu litzake, esaterako, kutsatutako lurrak hondeatzea, ondoren itxita gordetzeko edo tratatzeko.Gainera, bi tekniken uztarketak deskutsatzeko denborak murriztu ditzake, bakarrik biorremediazio erabiliz denbora horiek askoz luzeagoak bailirateke.