Albisteak

BERRIA

NEIKER-Tecnaliak “ekonomia zirkular eta mikroalgen” jardunaldian parte hartuko du

17 urria 2018
NEIKER-Tecnaliak “ekonomia zirkular eta mikroalgen” jardunaldian parte hartuko du
Mikroalgak baliabide berriztagarri berri bat dira bioproduktuak lortzeko, sektore energetiko, kimiko eta agropekuarioetara zuzenduta. Ildo horretan, lehengai horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, NEIKER-Tecnaliak, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin batera (CENER), “ekonomia zirkularra eta mikroalgak” lantzeko dibulgazio jardunaldia antolatu du.

Ekitaldian Europako CYCLALG proiektua eta bere emaitzak ezagutaraziko dira; bertan, Euskadi, Nafarroa eta Frantziako sei zentro teknologikok osatutako partzuergo bat lanean aritu da, biomasa hori efizientziaz ustiatu ahal izateko prozesu teknologikoak garatzeko helburuarekin, biodiesela eta beste bioproduktu batzuk lortzeko.

Halaber, hitzaldian, industriaren sektorean mikroalgen aplikazioaren gaineko hiru kasu praktiko azalduko dira.

· Life ALGAECAN proiektua:fruta eta barazkiak prozesatzeko industriari iraunkortasuna gehitzea, ur zikinak mikroalgekin tratatuz eta eguzki energia erabiliz.
· NEOALGAE:mikroalgak gizakien eta animalien elikadurarako eta kosmetikarako.
· ALGAENERGY:nekazaritza, akuikultura, nutrizioa eta bioenergia.

Informazio gehiago eta izena ematea

Eguna eta ordua:asteartea, urriak 30
Lekua:CENER.Berrikuntzaren Hiria 7. Sarriguren (Nafarroa)
Izena ematea email: claguardia@cener.com