Albisteak

BERRIA

AGENDA abenduak 11: LIFE Green Sheep proiektuaren amaierako jardunaldia: ardi-sektorearen karbono-aztarna murrizteko eta iraunkortasuna hobetzeko erakustaldi- eta hedapen-ekintzak

12 azaroa 2026

2026ko abenduaren 11n

11:00 – 14:00

Pottoka aretoa, Zalditegiak (NEIKER-Arkaute)

 

Ardi-sektoreak paper estrategikoa jokatu du historikoki, batez ere baldintza natural bereziak dituzten eremuetan (mendi-eremuetan, eremu idor eta erdi-idorretan edo orografia konplexuko guneetan), baliabide naturalak eta bazka-baliabideak aprobetxatu eta kalitate handiko elikagai bihurtzeko duen gaitasunari esker. Horrela, paisaiak eta ekosistemak sortzen eta zaintzen lagundu du, bai eta jarduera ekonomikoa sortzen ere.

Hala ere, gaur egun sektorea egoera berezi eta kritikoan dago; izan ere, errentagarritasun zalantzagarriak, ekoizpen-kostuen igoerak eta —bereziki— belaunaldi-erreleborako zailtasunek artaldeak eta errolda galtzea eragiten dute.

Erronka ekonomiko eta sozial horiei klima-aldaketaren erronka gaineratzen zaie: alde batetik, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten saiatu behar da (nahiz eta ardi-abeltzaintza ez dagoen iturri nagusien artean), eta, bestetik, agertoki berrietara egokitu behar da.

Horregatik, funtsezkoa da sektorearen iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumen-iraunkortasuna aldi berean hobetzea ahalbidetuko duten neurriak bultzatzea, haren eraginkortasuna eta erresilientzia handituz, isurketak murriztuz eta gizartearentzat zein lurraldearentzat eragin positiboak sustatuz (biodibertsitatea, karbono-bahiketa eta abar).

Testuinguru honetan, NEIKERek, LIFE Green Sheep proiektuko bazkideekin lankidetzan, europar proiektuaren amaierako jardunaldira gonbidatzen zaitu, LIFE GREEN SHEEP proiektuaren funtsezko emaitzak partekatzeko eta Europako ardi-sektorearen etorkizun jasangarriago baten inguruan eztabaidatzeko, bai haragi-ustiategiei bai esne-ustiategiei dagokienez.

Ekimen honen helburua da ardi-ekoizpenaren iraunkortasuna sustatzea, eraginkortasuna, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetuz, eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizten ingurumenarekiko errespetuzkoagoak diren jardunbideak aplikatuz.

  • NORI ZUZENDUTA: Abeltzainak, aholkulariak, sektoreko teknikariak, balio-kateko eragileak, irakasleak, GKEak, komunikabideak eta arduradun politikoak.

PROGRAMA LASTER

 

Related posts

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.