Animalia ikerketa
Abeltzaintza: osasuna eta jasangarritasuna

Abeltzaintza jasangarria eta animali osasuna NEIKERen jardueraren funtsezko bi elementu dira.

Gura taldeek soluzio berritzaileak garatzen dituzte, abeltzaintzako ekoizpen unitateen efizientzia, lehiakortasuna, errentagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzera zuzenduak, baita horien iraunkortasuna bermatzera ere, belaunaldien arteko erreleboa erraztuko duten produkzio sistemen bitartez.

Gure ikerketa proiektuen xedeak dira animalien osasuna hobetzea, beste animalia batzuei eta gizakiei gaixotasunak transmititzea prebenitzea, animalien genetika hobetzea eta abereen elikadura eta nutrizioa optimizatzea. Hori guztia, erabilgarri dauden tokiko baliabideetan oinarrituta, ingurumenera egokituz eta errespetatuz, animali ongizateko estandar handiak betez, eta animali jatorriko kalitate bereziko elikagaiak lortuz.

Animalien ongizatea sustatzen dugu.
Taldea

NEIKEReko Animalia Ikerketako taldeak I+G+B proiektuak garatzen ditu, animali ekoizpeneko sistemak optimizatzeko eta ustiategien zein basoko faunaren osasuna bermatzeko.

0
Animali ikerketako pertsonak
0
Doktoreak
joseba-garrido
Dr. Joseba Garrido Urkullu
Animalia Osasuneko Saileko burua
roberto-ruiz
Dr. Roberto J. Ruiz Santos
Animalia Ekoizpeneko Saileko burua

Zure kasua kontsultatu nahi duzu?

Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.