LIFE GREEN SHEEP

Europako ardi aziendaren karbono aztarna murrizteko erakustaldi eta barreiatze ekintzak

#

  • Data: 2020-10-01 – 2025-09-30
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Roberto Ruiz Santos
  • Aurrekontua: Proiektuaren kostu osoa 4,6 milioi eurokoa da, eta horietatik 2,5 milioi Europar Batasunak jarri ditu. NEIKERi ordaintzea dagokion zati proportzionala 222.859 €, eta horietatik 22.570 € EBk eman ditu.
  • Kideak: Lurgintza, ITACyL, Oviaragon (Espainia); IDELE (Frantzia); Teagasc (Irlanda); AGRIS, Sassariko Unibertsitatea, Laore (Italia); IBNA (Errumania)
  • Webgunea: Green Sheep proiektua

Ardi eta ahuntz aziendak berotegi efektuko gasen (BEG) isurpenetan laguntzen du (metanoa, oxido nitrosoa, karbono dioxidoa), eta, hainbat iturriren arabera, berotegi efektuko gasen isurpen globalen %7,4 inguru dira (FAO, 2017). Hala ere, garrantzitsua da aipatzea hausnarkarietatik datorren metanoak atmosferan duen portaera ez dela erregai fosilak erretzetik datorren CO2a bezain erabakigarria klima aldaketari dagokionez. Nolanahi ere, eta gainerako giza jardueretan gertatzen den bezala, beharrezkoa da abeltzaintza sektorean BEGen isurketak murrizten eta karbonoa finkatzen laguntzen duten praktiken erabilera orokortzea.

Orain arte egindako kalkuluen arabera, ardi haragiaren eta esnearen ekoizpenaren karbono aztarna produktuaren kg bakoitzeko bikoitza baino gehiago da behi aziendarenarekin alderatuta (Battalla et al., 2015).

Horrez gain, ardi aziendak klima erregulatzen lagundu dezake, karbono larreetako lurzoruan biltegiratuz, neurri handi batean horren maneiua artzaintzan oinarritzen baita. Rol horiek garrantzi handia ematen diote ardi aziendari klima aldaketaren aurkako borrokan, suteen prebentzioan eta eremu behartsuetan giza jarduera mantentzean.

Horregatik, LIFE GREEN SHEEP proiektuak ardien karbono isurpen gutxiko hazkuntza sistemak eta artaldeen jasangarritasuna hobetzen lagunduko duten praktikak sustatu nahi ditu. Horrenbestez, klima aldaketaren eta abeltzaintza jardueraren arteko interakzioak hobetu nahi dira, eta lurralde garapen orekatuagoa lortzen lagundu.  Horretarako, ekintza plan espezifikoak garatuko dira parte hartzen duten herrialdeetako artalde kopuru handi batean (Errumania, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Italia), helburu zehatza izanik ardi haragi eta esnearen ekoizpenaren karbono aztarna %12 murriztea, eta, aldi berean, artaldeen jasangarritasuna hobetzea, ikuspegi sozial, ekonomiko eta ingurumenekotik.