VITISAD II

Mahastiak klima aldaketara egokitzea POCTEFA Eremuan

  • Proiektuaren hasiera: 2024/03/01
  • Proiektuaren amaiera: 2027/02/28
  • Ikertzaile nagusia: Ana Aizpurua.
  • Finantzatzailea: INTERREG POCTEFA
  • Aurrekontua: 202.903,35 € (%51,5 finantzatuta)
  • Bazkideak: IFV, ICVV, EVENA, CA64, LISST eta Tolosako Unibertsitatea

Helburu orokorra:

Balio katea ebaluatu eta sentsibilizatzea POCTEFA lurraldean klima aldaketara egokitzeko praktika agronomikoei buruz

Helburu espezifikoak:

  • Klima aldaketari erantzutea, estrategia agronomikoak proposatuz, mahatsa hazteko eta heltzeko garaian tenperatura altuek eta estres hidrikoak eta, klima aldaketari lotutako euri jasa ugariek eraginda, higaduraren ondorioz lurzorua galtzeak dituzten ondorio negatiboak mugatzeko.
  • Mahasti-barietate eta klonen aukeraketa baten portaera agronomikoa aztertzea, haien portaera hidrikoa, nitrogenoaren nutrizio egoera eta fenologia aztertuz, klima aldaketarekiko erresilientzia ebaluatzeko.
  • Lurraldeko eragileak oro har sentsibilizatzea, bai mahastizaina eta kontsumitzailea, bai botere publikoak eta gizarte zibila, klima aldaketara egokitzeko praktikei buruz, eta, horrez gain, praktika horiek hartzeko oztopoak eta palankak aztertzea.