Lurraren erabilera arautzea edateko ura babesteko: arro hidrografikoen ikuspegi integratua ingurune aldakor batean

  • Data: 2020-01-01 – 2023-05-31
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Nahia Gartzia
  • Aurrekontua guztira: 78.650 €
  • Departamentua: Baso Zientziak
  • Kideak: UPV/EHU, Forest Research eta Ecole Normale Supérieure de Paris.

«Gizarte moduan, elkarri konektatutako hainbat desafiori egin behar diegu aurre: elikagai, ur, material eta energiaren eskaera handitzen ari da, etorkizun ezezagun batera moldatu beharko diren praktiken bitartez, zeinek klima aldaketa arindu, ingurumen degradazioa konpondu (biodibertsitatearen galera barne) eta nutrienteen erabilera efizientea eta lurraren babesa sustatu beharko baitute. Horrenbestez, basoek rol nagusia jokatzen dute, bioekonomiarako lehengaiak eta edateko ura eskainiz.

Basoek kalitate handiko ura ematen dute, lurraren erosioa minimizatzen dute, eta ibaietako sedimentuak murriztu eta beste kutsatzaile batzuk iragazten dituzte. Alta, kalitateko ura edukitzea bermatzeak gero eta kezka handiagoa eragiten du herrialde industrializatuetan. Edateko uretan desinfektatzeko hainbat azpiprodukturen kontzentrazio handiak egotea, horien artean egonik trihalometanoak (THM) eta iludano motako fitotoxinak, esaterako, ptakilosidoa (PTA), mehatxu handia da giza osasunerako, biak ala biak kantzerigenoak baitira. THMak edateko ura desinfektatzeko kloroaren erabileran sortzen dira, izan ere, karbono organiko disolbatuarekin erreakzionatzen du (KOD). Ur gordineko KODak harremana dauka kudeaketako praktikekin, landare estalkiarekin, topografiarekin, klimarekin eta lur motarekin.

Prezipitazio askoko eta koniferapeko basoetako lur organikoetan, malda leunekoetan, uraren KOD kontzentrazioak handitu egiten dira.  Halaber, Pteridium aquilinum­-ak okupatutako eremuetan, frondeen garbiketaren ondorioz, PTA ingurumenean sartzen da (lurrean eta urean).

Aitzitik, KOD kontzentrazioak murriztu egiten dira lur mineralaren sakonera handitu ahala, urak denbora gehiago duelako egoteko.

Gainera, KOD kontzentrazioak murriztu egiten dira buztin edo burdina eta aluminio oxi/hidroxido asko duten lurretan. Klima aldaketak tenperaturak igotzea eta prezipitazioak pilatzea aurreikusten du, eta horren ondorioa izango da garai jakin batzuetan batez besteko emariak jaistea, eta KOD kontzentrazio handiagoak egotea. Horrek arriskuan jarriko du uraren kalitatearen estandarrak betetzea eta behar beste ur hornitzea».

MCIN/AEI/10.13039/501100011033 finantzatutako PID2019-109726RR-I00 proiektua:

​​