SERIDA II

Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis bakterioak eragindako infekzio latente edo patenteei lotutako markatzaile immunologikoak eta genetikoak.

  • Finantziaketa: INIA RTA-2014-00009-C02-00. Proiektu koordinatua, parte hartzaileak:NEIKER eta SERIDA.
  • Ikerlari arduraduna: Marta Alonso doktorea (NEIKER).
  • Gauzatzea: 2016-2018

HELBURUA:

Proiektuak ezagutza sortu nahi du paratuberkulosiaren diagnostiko goiztiarrerako teknika sentiberagoak eta kontrol estrategiak garatzeko, hautaketa genetikoan oinarrituta. Proiektuak teknologia transkriptomikoak eta genotipatze eta fenotipatze masibokoak erabiliko ditu, eta teknika bioinformatiko eta estatistikoen bitartez aztertuko du informazio guztia.

HELBURU ZEHATZAK:

1- Zelulen erantzun immunearen markatzaileak identifikatzea, animalia osasuntsuak eta infekzio latentea/patentea dutenak bereizteko ahalmenarekin.

2- Ostatatzaileak gaixotasunaren modu jakin bat nozitzeko duen gaixoberatasunari/erresistentziari lotutako markatzaile genetikoak daudela frogatzea.