SANA SILVA

Klima aldaketa eta baso osasuna Pirinioetan

  • Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2026/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Eugenia Iturritxa
  • Finantzatzailea: POCTEFA
  • Aurrekontua: 134.545,50 € (%48,34 finantzatuta)
  • Bazkideak: FORESPIR, CNPF NA, CNPF OCC, CPF, CTFC, DGA, GAN-NIK, HAZI, ONF, OPCC, UGS, ARI, DSF Sud-Est, DSF Nouvelle Aquitaine, GENCAT eta Nafarroako Gobernua

Helburu orokorra:

Baso osasunerako estrategia bat prestatzea Pirinioetako eremuko klima aldaketaren testuinguruan.

Helburu espezifikoak:

Basoko gaixotasunak kontrolatzeko prozesua optimizatzea, ingurumena errespetatzen duten estrategien bidez (baso espezie erresilienteagoak, biokontroleko mikroorganismo natiboak, substantzia naturalak), eta bertan dauden eta oraindik antzeman ez diren baso gaixotasunen arriskuaren eta hedapenaren modelizazioa.