NUTFOOD

Animalien elikadurak giza osasunean zuzenean duen eraginari buruzko ikerketa

  • Data: 2020-03-01 – 2022-06-30
  • Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Roberto Ruiz
  • Aurrekontua guztira: 144.046 euro
  • Departamentua: Animalia Ikerketa
  • Kideak: Leartiker, Bioaraba, EHU/UPV Metabolomips, Tecnalia eta NEIKER

Kontsumitzaileek gero eta kontzientzia handiagoa dute elikaduraren eta osasunaren eta koipearen eragin positiboaren edo negatiboaren arteko loturari buruz (olioak, landare edo animali jatorriko koipeak), elikagaien ezaugarrien eta kontsumitutako kantitatearen arabera. Arrazoi hori tarteko, alderdi nutrizionalek gero eta eragin handiagoa dute produktu jakin batzuk erosteko erabakian, nahiz eta nobedadea aktore garrantzitsua den erosteko erabakian, produktu berriek kontsumitzaile asko erakartzen baitituzte.

Animali jatorriko produktuen kontsumoak (bereziki hestebeteak eta esnekiak) gero eta eztabaida gehiago sortzen du hainbat motiborengatik, horien artean egonik pertsonen osasunean izan dezaketen eragin kaltegarria, eta horrek, finean, ustiategi askoren eta abeltzaintzaren iraunkortasunari eragiten dio. Ondorio horretan beste faktore batzuek ere eragin dezaketen arren (kontsumitzen den dietaren gainerako osagaiak, ariketa fisikoa, etab.), badirudi zalantzarik ez dagoela nutrizionistek ez dutela aholkatzen horietatik gehiegi kontsumitzea, ezta osagai jakin batzuk ere (gantz ase gehiegi, gatza, etab.).