Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Peli Manterolak, EUSKOBASOA2050, EAEko baso espezieen hobekuntzarako plana egiteko ibilbide-orria aurkeztu du.
Proiektu hau, baso sektore jasangarri bat izateko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuortzaren apustuaren inguruan kokatzen da.
EUSKOBASOA2050 planak sektorearen berregituratzea lortu nahi du euskal basoen egurraren dibulgazioan, ikerketan eta ezagutzan aurrera egiteko ekimenen bitartez
Orain arte egin diren ekimen garrantzitsuenak, lehenengo eta bigarren eraldaketa industriari ematen ari zaion laguntza, biomasari buruzko ekimenak, obra publikoetan bertako egurraren erabilera sustatzea, Baskegur elkartearen egituratzea eta sektorearen nazioartekotzea, dira.