Larreetako izurriak —batez ere Mythimna unipuncta (larreetako beldarra)— biokontrolerako estrategiak prestatzea POCTEFA mugaz haraindiko esparruan taktika berritzaileen bitartez.
- Akronimoa: CIRPHISCONTROL
- Proiektuaren hasiera: 2026/01/01
- Proiektuaren amaiera: 2028/12/31
- Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz
- Aurrekontu osoa: 954.086,33 €
- NEIKERren aurrekontua: 73.390,42 €
- Bazkideak: BIOINSECTICS, WETTERBIOTECH, Chambre d’Agricultura des Pyrénées Atlantiques, NEIKER
CIRPHISCONTROL proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A programaren bidez. Espainia-Frantzia-Andorra Programa (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.
Helburu orokorra
Lankidetzako mugaz haraindiko sare bat abian jartzea Mythimna unipunctaren (cirphis frantsesez) izurriak biologikoki kontrolatzeko estrategiak garatzeko. Izan ere, izurri horiek eragina dute POCTEFAren lurraldean, eta inpaktua ingurumenean nahiz tokiko ekonomian.
Helburu espezifikoak
- Arazoaren ezaugarriak eta mugaz haraindiko lurraldeko aukerak
- Mythimna unipunctaren kontrako irtenbide biologikoak testatzeko demostrazio esperimentalak.
- Kontrol biologikorako irtenbideak epe luzera transferitzeko eta hartzeko estrategia eta zabalpenerako mugaz haraindiko ekintza.


