BASERRIKO

EAEko txerri, arrautzatarako hegazti eta haragitarako hegazti sektore erdi-estentsiboetan jasangarritasuna bultzatzeko plana

  • Proiektuaren hasiera: 2022/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2022/12/31
  • Finantzatzaileak: Eusko Jaurlaritza
  • Aurrekontua: 23.762,60 € (%48,55 diruz lagunduta)
  • Bazkideak: BASATXERRI, EUSKABER, LUMAGORRI

Europako Itun Berdearen paradigma berria sektore ekonomiko guztiei aplikatuko zaienez, eta gizartea presioa egiten ari denez hurbileko, kalitatezko eta ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzen dituen abeltzaintzako ekoizpenaren alde, beharrezkoa da abeltzaintzako sektoreek ingurumen, gizarte eta ekonomiaren jasangarritasunaren kontzeptuan lan egiteko erronkari aurre egitea. Ildo horretatik, BASATXERRI, EUSKABER eta LUMAGORRI erakundeek, txerri haragia, arrautza eta oilasko haragia erregimen erdi-estentsiboan ekoizteko eredua ordezkatzen dutelarik, jasangarritasunaren adierazleak lantzen hasteko beharra sentitzen dute, etorkizunean produktuaren ingurumen adierazpenaren balizko ziurtapen bati begira.