NEIKERreko langile zientifikoek gauzatzen duten ikerketa lanak gure nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzaren sektorearen berezitasunetara egokitutako azpiegiturak behar ditu.
Gure ibilbidean zehar, ekipamendu aurreratua txertatu dugu Derioko eta Arkautiko gure egoitzetan, eta, azkenerako, Lehen Sektorearen ikerketan nazioartean erreferentziazkoak diren instalazioak osatu ditugu.
Segurtasun handiko bi instalazio. Orotara, 1.520 m2-ko azalera hartzen dute.
Segurtasun azpiegitura horiez gainera, ekipamendu esperimentala dugu, zure lan zientifikoa gauzatzeko oso lagungarria baitzaigu. Ekipamendu horrek, gure ikertzaileen esperientziarekin batera, aukera ematen digu sektoreari ezagutza transferitzeko, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien eraginkortasuna hobetzeko eta elikagaien osasuna eta segurtasuna bermatzeko irtenbide berritzaileak garatzeko:
Mikrobiologia eta immunologia laborategia, Biosegurtasuneko 2. eta 3. maila dituzten animaliak esperimentatzeko instalazioak, Kromatografia gunea, Biologia molekularreko arloak, Kimika analitikoko arloa, Artalde esperimentala, Animalien hazkuntzarako gunea, Lursail esperimentalak, Erraustegiko labea…