Albisteak

BERRIA

AGENDA UZTAILAK 8: Web-mintegia, ‘Etiketaren zientzia’: abereen ongizatearen ebaluazioa eta ziurtapena, indioilarretan

13 ekaina 2022

AGENDA

‘Etiketaren zientzia’: abereen ongizatearen ebaluazioa eta ziurtapena, indioilarretan

2022 uztailak 8

13:00-13:45etara

“Online”

Mintegi honetan hegazti-haragian animalien ongizatearen ebaluazio kuantitatiborako metodologia berri baten garapena aurkeztuko dugu. Transektuen metodologiak lote komertzialen ebaluazioa ahalbidetzen du modu sinplean, eraginkorrean eta animaliak harrapatu edo manipulatu beharrik gabe.
Metodoa ideia gisa kontzeptualizatzetik, indioilarren Welfair® ziurtapenerako tresna gisa erabiltzeraino igarotzea azalduko dugu.

Metodologia honek, horretarako diseinatutako aplikazio digitalak erabiliz lagunduta, animalien ongizatearen ziurtapena erraztu ez ezik, hegaztien kudeaketa hobetzen du, hegaztien benetako egoeraren ebaluazio kuantitatiboan oinarritutako erabakiak hartuz, eta modu honetan bere ondorengoei eragin diezaiekeen edozein gorabehera goiz detektatzeko.

HIZLARIA

Inma Estevez NEIKER Etologia Aplikatua eta Animalien Ongizatea Ikerketa Taldea zuzendu du 2008tik, IKERBASQUE Ikerketa Irakasle gisa (Basque Foundation for Science), 11 urtez Maryland-eko Unibertsitatean (AEB) ikerketa-talde bat zuzendu ostean, non “Irakasle titularra” mailara iritsi zen. Inma argitalpen zientifiko eta ezagun ugariren egilea da, AEBn dagoen patentea eta indioilar eta oilaskoen ongizatea ebaluatzeko mundu osoan garatutako lehen bi aplikazioen egilea. Inmak ikerketa-proiektu garrantzitsuak lortu ditu bai AEBn, bai Europan, eta EFSAko eta OIEko hazkuntzako hegaztien ongizatearekin zerikusia duten batzorde zientifikoetan parte izan da, besteak beste.

Informazio gehiago