BERRIA
AGENDA URRIAK 16: NEIKERen nekazaritza ekologikoko lursail esperimentalen bigarren landa bisita
2 urria 20242024ko urriaren 16a
10:00-13:00
Nekazaritza ekologikoak hektareak gehitzen jarraitzen du Euskadin. Zehazki, 2023an 10.772 hektareara igo zen, hau da, 2022an baino % 18 gehiago, orduan 9.104 hektarea baitzituen, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren (Ekolurra) datuen arabera.
Testuinguru horretan, laborantza ekologikora ondo egokitzen diren barietate berriak ikertzea funtsezkoa da nekazaritza ekologikoak hedatzen jarrai dezan eta hektareak eta errentagarritasuna irabazten jarrai dezan.
Labore ekologikoen gure lursail esperimentaletan egindako saiakuntzen azken emaitzak erakusteko, NEIKERek aurtengo bigarren landa-bisita antolatu du saiakuntza horietara.
Oraingoan, udazken-neguko laboreen emaitzak ezagutu ahal izango dira eta aurreko kanpainetako laboreekin alderatuta nolakoak izan diren erakutsiko da. Horrretaz gain, giza kontsumorako soja-laboreen barietate desberdinen garapena landan ikusteko aukera egongo da eta etorkizuneko entseguetarako proposamenak partekatuko ditugu, proposamen berriak, alternatiboak edo osagarriak egiteko aukera emanez.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ekolurrarekin eta NEIKERekin lankidetzan bultzatutako Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Planaren (FOPE) barruan dago bisita hau.
Aurten, soroaren parte esperimentala Gaunako lursailean egiten ari gara. Zehazki, ekologikoan ziurtatu den finka batean, 2023ko urriaren amaieran ekologikorako bihurketa-epea bete duten lursail esperimentalean, hain zuzen ere.
Jardunaldia Arkautin hasiko da, Kapera Aretoan, eta Gaunako finkan amaituko da.
- ANTOLATZAILEA: NEIKER.
- NORENTZAT: nekazaritza-sektoreko profesionalentzat, administrazio publikoentzat, enpresentzat eta kudeaketa-zentroentzat.
PROGRAMA
10:00 | Erregistroa eta ongietorria. Kapera aretoa (NEIKERen Arkautiko egoitzan).
10:15 | NEIKERen aurrerapenak nekazaritza ekologikoan FOPE programaren barruan. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Ekoizpen eta Landare Babes Saileko teknikaria.
10:30 Udazken-neguko laboreen emaitzen aurkezpena. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Ekoizpen eta Landare Babes Saileko teknikaria.
- Neguko eta udaberriko gari bigunaren barietate komertzialak
- Olo-barietateak, tokiko gariak, garbantzu-barietatea
11:30 | Gaunako finkara lekualdatzea.
12:00 | NEIKERen Gaunako eremu esperimental ekologikoaren bisita. Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko Ekoizpen eta Landare Babes Saileko teknikaria.
- Soja-barietateen saiakuntza
- Barietate horiek zerrendatan haztea
12:30 | Networkinga eta kafea.
13:00 | Bisitaren amaiera.