BERRIA
AGENDA MARTXOAK 2: nekazal sektorearen erronkak jardunaldia
10 otsaila 2023JARDUNALDIA
Nekazal sektorearen erronkak
NEIKER eta Elhuyar Fundazioak jardunaldi interesgarri batera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, euskal nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektoreak dituen erronketaz arituko gara, Euskadiko zientzia eta ikerketa arloko lehen mailako hizlariek parte hartuko duten ekitaldi batean.
2016tik NEIKER eta Elhuyar Fundazioak lehen sektoreko ikerketaren munduan eta NEIKERen jardueran euskara sustatzeko dugun lankidetzaren barruan kokatzen den jardunaldia da.
- ANTOLATZAILEAK: NEIKER eta Elhuyar
- HIZKUNTZA: Euskera
- NORI ZUZENDUTA: Pertsonal teknikoa, ikertzaileak eta nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzako sektorearekin lotutako pertsonala.
PROGRAMA
9:30 Ongi etorria NEIKER eta Elhuyar Fundazioaren aldetik.
Leire Barañano, NEIKEReko zuzendari nagusia eta Jon Abril, Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia.
9:45-10:45 Nekazal sektorearen erronkak. Moderatzailea: Guillermo Roa
- Aitor Cevidanes, NEIKEReko Animalia Osasun departamenduko ikertzailea. One Health, zoonosis, etab.“Osasun Bakarraren nondik norakoak”
- Ana Aizpurua, NEIKEReko Landare Ekoizpen eta Babes departamenduko ikertzailea. Agritech ildoan aditua. “Teknologiak nekazaritza iraunkorrago bat egiten lagun diezaguke?”.
- Manu Soto, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Plentziako Itsas Estazioko zuzendariordea. “Zizareen rolak lurzoruetako antibiotikoen erresistentziaren arintzean”.
- Ibone Ametzaga, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea. Garapen iraunkorrari buruzko UNESCO Katedrako zuzendaria. “Paisaia, gure aurera”.
- Mahai ingurua
10:45-11:15 Kafea
11:15-11:45 Nekazaritza-abeltzaintza eta basogintza sektorearen hedapenaren sustapena NEIKER sari bereziarekin. .
Moderatzailea: Guillermo Roa.
Izaro Zubiria Ibarguren, 2019ko NEIKER sariaren irabazlea. “Esnea ekoizteko, bertako ala kanpoko proteina erabili?”
Asier Alvite Arregi, 2021eko NEIKER sariaren irabazlea. “Betizua, Europako azken behi basatia desagertzear?”.
11:45 NEIKER eta Elhuyar Fundazioaren arteko hitzarmenaren zinadura. Leire Barañano (NEIKER) eta Jon Abril (Elhuyar Fundazioa).
12:00 Ekitaldiaren amaiera