Albisteak

WEBINAR: NEIKEReko labore ekologikoen lursail esperimentalen aurrerapenak

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Planaren lanen esparruan (FOPE), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, NEIKERekin lankidetzan, webinar bat antolatu du, NEIKERek Arkautin duen zentroko labore ekologikoen saiakuntzetan zentratuta: udako laboreekin egiten ari diren saiakuntzen garapena aurkeztuko da, baita kanpaina honetako eta aurrekoetako udazkeneko laboreen saiakuntzen emaitzak ere. Elkarrizketa irekiko da hizlariaren eta parte hartzaileen artean, galderak egiteko eta eztabaidatzeko, baita ere proposamen interesgarriak egiteko datorren 2020-2021 kanpainako laboreen saiakuntzei begira.

 

  • Modalitatea: WEBINAR
  • Data: 2020-10-21a
  • Ordutegia: 10:00-etatik 12:00-etara
  • Antolatzaile: NEIKER
  • Hizkuntza: erdera
  • Dohainik

EGITARAUA

10:00  Webinararen hasiera

10:35 2019-2020 kanpainaren emaitzen aurkezpena:

• Garia: barietate eta ongarritze saiakuntzak
• Bazkak: ekoizpena eta kalitatea
• Barazkien ongarritzea
• Udako laboreen saiakuntzak (garapenean)

12:00 Galderak eta eztabaida parte hartzailea

 

IZENA EMAN

 

OHARRA
Webinarrera sartzeko jarraibideak emailez bidaliko ditugu.
Email hori jaso ezean, mesedez, info@neiker.eus helbide elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri.