Albisteak

BERRIA

Vitoria-Gasteizek hartuko du Landare Ehunen in Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. bilkura (SECIVTV)

5 iraila 2019
secivtv19
Vitoria-Gasteizek hartuko du Landare Ehunen in Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. bilkura (SECIVTV)”
“Landare ehun eta zelulen hazkuntzaren erronkak bioekonomiaren aroan” lemarekin, irailaren 11tik 13ra egingo da. NEIKER-Tecnalia da antolatzailea, basoko espezieen in vitro hazkuntzan duen esperientzia zabalagatik eta nazioartean duen ospeagatik.

Landare Ehunen in vitro Hazkuntzako Espainiako Elkarteak (SECIVTV), NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearekin batera, “SECIVTVren XIII. bilkura” antolatu dute, Vitoria-Gasteizko Villasuso jauregian, irailaren 11tik 13ra.

“Landare ehun eta zelulen hazkuntzaren erronkak bioekonomiaren aroan” lemapean, nazioarteko zientzialariek landare espezieen in vitro hazkuntzaren ikerketaren inguruko gairik berrienak landuko dituzte.

SECIVTV 1992an sortu zen elkarte zientifiko bat da, helburua izanik “landare zelula, organo eta ehunen in vitro hazkuntzaren garapena sustatzea, eta bilkura zientifikoak eta bestelakoak antolatzea, zientziaren alor horretan interesa duten persona guztien arteko harremanak ezartzeko eta mantentzeko”. Halaber, sortzeko arrazoietako bat izan zen Espainian gero eta talde gehiago dagoela in vitro hazkuntza lantzen dutenak.

Gaur egun 120 bazkide baino gehiago ditu, horien artean egonik Unibertsitate eta Ikerketako Erakunde Publikoetako ikertzaileak zein enpresa pribatuetako teknikariak. SECIVTVren jardueren artean daude in vitro hazkuntzaren inguruko oinarrizko azterketak eta horiek nekazaritzan eta ingurumenaren kontserbazioan duten aplikazioa.

Bilkura bi urtean behin egiten da, eta landaren ehun eta zelulen hazkuntzaren arloko ikertzaile nazionalak eta internazionalak elkartuko ditu. Hiru egunez, biltzarrean landareen in vitro hazkuntzaren inguruko gaurkotasunezko gaiak landuko dituzte, hitzaldi magistralen, ponentzia gonbidatuen eta ahozko saioen bitartez. Biltzarrak in vitro hazkuntzaren inguruko arlo desberdinetako adituak elkartuko ditu: -omikak, hobekuntza genetikoa eta epigenetikoa, organogenesia eta enbriogenesi somatikoa eta baliabide genetikoen kontserbazioa. Gainera, “laborategitik enpresara” izeneko saioan, hainbat estrategia aipatuko dira ikerketa laborategietan garatutako prozedurak eskalatzeko.

Vitoria-Gasteizeko hitzorduan aurreikusita dago Espainia, Europa eta Amerikako ikertzaileak elkartuko direla. NEIKER-Tecnalia aukeratu dute hitzordua antolatzeko, basoko espezieen ehunen in vitro hazkuntzan duen esperientzia zabalagatik eta nazioartean duen ospeagatik.

Informazio gehiago: www.secivtv2019.com