Albisteak

BERRIA

Udako bi ikastaro antolatu ditugu abeltzaintza jardueraren erronkei eta One Health paradigmari buruz

2 ekaina 2021

Udako bi ikastaro antolatu ditugu abeltzaintza jardueraren erronkei eta One Health paradigmari buruz

Sortzen dugun ezagutza zientifikoa zabaltzeko filosofiari zintzo jarraituz, NEIKERen udako bi ikastaro jarri ditugu abian, abeltzaintzaren sektorean zein gizartean kezka gehien sortzen dituzten zenbait gai jorratzeko.

Lehenengoaren izenburua da “Abeltzaintzaren rola aldaketa globaleko testuinguruan: erronkak eta perspektibak”, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatu dugu, eta hainbat gai aztertuko ditu, hala nola berotegi efektuko gasak, klima neutraltasuna, artzaintza sistemek ingurumenerako dakartzaten onurak eta purin eta simaurrerako politiken diseinua edo kudeaketa, besteak beste.

  • DATA: 1-2/07/2021
  • MODALITATEA: Online

 

 

Bigarrena Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) batera antolatu dugu, “Osasun bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura”, eta One Health kontzeptuaren gakoak xehatzen ditu, animaliei eta gizakiei eragiten dieten gaixotasunak ulertzeko ikuspegi global eta integraletik. Ikastaroa euskara hutsean emango da.

  • DATA: 13/07/2021
  • MODALITATEA: presentziala
  • LEKUA: Markeskoa Jauregia (Eibar)

 

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.