Albisteak

BERRIA

Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko ikertzailea, Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko zuzendaritzako kide berria

18 azaroa 2020

Roberto Ruiz de Arcaute, NEIKEReko ikertzailea, Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkarteko zuzendaritzako kide berria

Izendapena Nekazaritza Ekologikoaren Espainiako Elkartearen (SEAE) azken Batzar Orokorrean egin da. Bertan eta hiru kide berri aurkeztu dira, horien artean Roberto Ruiz de Arcaute.

Izendapen honek bere ibilbide profesionala aintzatesten du, non nekazaritza ekologikoaren inguruan duen dedikazioa eta ezagutza zabala nabarmentzen diren, alor horretan espezializatu baita. Ruiz de Arcaute NEIKEReko Ekoizpen eta Landare Babeseko Departamentuko kide da eta nekazaritza ekologikorako trantsizioan oinarritutako proiektuetan lan egiten du, nekazaritza mota hori sustatzeko.

SEAEren izendapenak NEIKEReko ikertzailearen lanari egindako beste aintzatespen batzuekin bat egiten du. Alegia, Nekazaritza Organikoko Mugimenduen Nazioarteko Federazioaren (IFOAM Organics Ecological) Hazien Aditu Taldeko (Seed Expert Group) kide ere bada.

Roberto Ruiz de Arcaute bi erakundeetan egoteak ere aukera ematen dio NEIKEReri nekazaritza ekologikoaren inguruan jarraitu beharreko ildoak finkatzen dituzten erabaki-foroetan parte hartzeko. Gure ingurunean urtetik urtera eta erritmo handian hazten ari denez produktu ekologikoen eskaria, funtsezkoa da ikertzea eta ezagutza objektiboa eta zientifikoa sortzea, nekazaritza mota hori sustatzen eta finkatzen laguntzeko, sektorearen lehiakortasunarekin bateragarri eginez.

 

Related posts