Albisteak

BERRIA

NEIKERek SALUGANDA elkartearen alde jarraitzen du, oraingoan COVID19ren aurkako borrokan oinarritu da

7 abuztua 2020

SALUGANDA proiektuak Ugandako ikastetxe eta komunitateetan giza garapen iraunkorraren alde egin eta lagundu nahi du. Pertsonen aukerak eta gaitasunak zabaltzeko prozesu baten alde egitenez, horrek osasuna, hezkuntza eta bizi-maila duina lortzeko beharrezkoak diren baliabideak guztiak eskuratzea  hobetzen du, guztia ingurune natural eta sozialarekin orekatuta.

2011n hasi zen NEIKER-en egitasmo honek, hezkuntzaren, gizarte garapenaren eta oinarrizko osasunaren bidez pertsonen, batez ere herrialdeko landa eremuetako emakumeen eta haurren bizi-maila hobetu nahi du.

NEIKERen ezagutza zientifikoa eta nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna lantzen lan egiten dugu baina pertsona guztien bizi kalitatea hobetzera zuzendutako ekimenak ere burutzen ditugu, gure mugetan barruan zein kanpoan, horietako bat SALUGANDA elkartearekin batera lankidetza hitzarmen baten bidez burutzen ari garena da, eta, horretarako, NEIKERek 5.000 € -ko ekarpena egin zuen hasieran ikastetxeetarako eguzki- eta egur-sukalde eraginkorrak erostera bideratuko zena, baina Covid-19-k bere arauak inposatu eta beharrizanak lehenesten ditu, horregatik ekarpen hau, besteak beste, janaria, maskarak eta material didaktikoa (fotokopiak) erosteko bideratuko da, ikasleek etxetik ikasten jarrai dezaten. Bestalde, fundazioaz geroztik, borondatezko lankidetzarako bi ildo ireki dira; barazki ekologikoen ekoizpenean eta salmentan oinarritzen direnak; Iaz, tokian tokiko kalabazak saltzeko kanpaina oso arrakastatsua izan zen eta aurten tokiko eta gertuko patata salmenta egingo da, horrela, tokiko ekoizleei laguntzeko produktu fidagarria kaleratzen lagunduko da eta, aldi berean, proiektu zirraragarri hau finantzatzen lagunduko dau. Beste ekimenak artisau ekoizpena sustatu nahi du Ugandako oihalekin egindako mototsa lotzeko egite eta salmentan. Bertan NEIKER eta EHUko langileek lankidetzan aritu izan dira bai horiek egiten bai saltzen.

Patata erostearekin edo artisautzarekin ongintzazko proiektu bikain honetan lagundu nahi duen orok SALUGANDA webgunearen bidez egin dezake http://www.saluganda.org/colabora/