BERRIA
NEIKER-Tecnaliak CYCLALG proiektuaren amaierako jardunaldia hartuko du
30 apirila 2019NEIKER-Tecnaliak CYCLALG proiektuaren amaierako jardunaldia hartuko du
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Jardunaldian mikroalgen hazkuntzaren bidez biodiesela lortzeko prozesuak garatzeko hiru urtez egindako ikerketaren emaitzak erakutsiko dira.
Datorren maiatzaren 14an, NEIKER-Tecnalia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko erakunde publikoak CYCLALG proiektuaren amaierako bilera hartuko du; I+G+Bko proiektu horren helburua prozesu teknologikoak garatzea eta balioztatzea da, mikroalgen hazkuntzaren bidez biodiesela lortzeko prozesuaren errentagarritasun ekonomikoa eta ingurumen iraunkortasuna hobetu ahal izateko.
Ekitaldia datorren maiatzaren 14an egingo da, Zalditegien eraikinean, konpainiak Arkautin dituen instalazioetan, eta interesa duten pertsona guztiak joan daitezke (lekuak bete arte), aurrez izena emanda, erregistratzeko formulario honen bitartez:
CYCLALGek hiru urte iraun du, eta 1,4 milioi euroko aurrekontua izan du, horietatik %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatuta (FEDER), Espainia-Frantzia-Andorra Interreg V-A Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).