Albisteak

BERRIA

NEIKER-Tecnaliak arrakastaz burutu du Euskadin behien paratuberkulosia txerto bidez kontrolatzeko proiektua

22 urria 2018
NEIKER-Tecnaliak arrakastaz burutu du Euskadin behien paratuberkulosia txerto bidez kontrolatzeko proiektua
NEIKERek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuekin batera, gaixotasuna kontrolatzeko landa saiakuntza bat garatu du hamarkada luze batez

NEIKERek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuekin batera, gaixotasuna kontrolatzeko landa saiakuntza bat garatu du hamarkada luze batez.Proiektuaren helburua izan da mikobakteriosi horrek erasandako abere ustiategien produktibitatea mantentzea.

Paratuberkulosia mundu osoan barreiatu den gaitz bat da, eta espezie askori erasaten die, baina bereziki hausnarkariei.Argitaratutako hainbat ikerketa aztertu ondoren, esan daiteke esne behien ustiategien %25 eta %65 artean nozitzen dutela gaixotasuna. Datu horiek orientagarriak dira, azterketak hainbat herrialdetan egin baitira, eta irizpide desberdinak erabili baitira kalkulua egiteko.Gaixotasuna eragiten duen agentea Mycobacterium aviumizeneko bakterio bat da, paratuberculosis (Map) azpiespeziea.Mikobakterioak horma konplexu bat dauka, eta horrek erresistentzia berezia ematen dio eta muturreko egoeretan bizirauteko ahalmena.

Gaixotasunaren ezaugarrietako bat da oso mantso garatzen dela.Eragindako animaliek batez ere gorotzetan kanporatzen dute bakterioa, eta, ondorioz, oso erraz barreiatzen da.Infektatzeko aukera gehien duten animaliak gazteak dira, baina lehen sintomak ez dira lehen aldiz erditu arte, hain zuzen ere, animaliak ugaltzen hasten direnean.Ondorioz, ustiategien errentagarritasuna kolokan jartzen da.

Gaur egun, behien paratuberkulosiaren kontrola bi estrategiatan oinarritzen da:infektatutako animaliak detektatzea, laborategiko tekniken bitartez, hiltegian sakrifikatzeko, eta kudeaketa hobetzea, animalia gazteak ez kutsatzeko.Hirugarren estrategia bat ere badago, hau da, txertoa.Estrategi horietako lehenengoa garestia da, analisien kostuagatik zein animali kopuru handia hil behar delako.Bigarren estrategia, bere horretan, ez da oso eraginkorra, nahiz eta oso gomendagarria den beste biekin erabiltzea, izan ere, oso-oso kontuz ibili behar da kudeaketaren jarraibideekin, oso epe luzerako emaitzak lortzeko.Azkenik, txertaketa da kostu-onura balantzerik onena lortzen duen estrategia, baina behi aziendan aplikatzen bada zaildu egiten da tuberkulosiaren diagnostikoa; gaitza desagerrarazteko kanpaina ofizialak egiten dira.Arrazoi hori tarteko, estatuan behi aziendaren paratuberkulosiaren aurkako txertoa ez dago baimenduta.Aitzitik, EAEn behien paratuberkulosiaren prebalentzia txikia izanik (erasandako ustiategiak < %0,1 dira), baina zenbait ustiategietan gaitza zabaltzeko arriskua zegoela ikusita, landa saiakuntza bat jarri zen martxan, zegozkion baimenak lortu ondoren.Urteotan 29 ustiategik parte hartu dute saiakuntzan, horietatik 21ek txertaketan oinarritutako kontrol plan bati jarraituz, eta gainerako 8ek detekzioan oinarritutako plan bati jarraituz, laborategiko tekniken bidez eta positiboak desagerraraziz.

Lortutako emaitzek berretsi dute paratuberkulosia kontrolatzeko estrategiarik onena txertoa dela.Txertoa jarri eta berehala, jada ez da agertzen sintoma klinikoak dituen animaliarik, eta bakterioa kanporatzen duten animalien kopurua errotik murrizten da; horrek ingurumen kutsadura murrizten du eta kontagiatzeko arriskua ere txikiagoa da.2017an egin zen urteko azken laginketaren emaitzen arabera, txertoa jarritako ustiategien %86an, gorotzen analisia eginik, ez zen animalia iraizlerik detektatu.Gainera, azterketan 2012aren aurretik sartu ziren ustiategietako %66k bost urte edo gehiago daramate negatibo ematen gorotz laginei urtero egiten zaizkien analisietan.Azken horrek pentsarazten du, gaitza kontrolatzeaz gain, desagerrarazi ere egin daitekeela epealdi nolabait labur batean, eta abeltzainek onartzeko moduko kostuarekin.Edonola ere, kontrolatzeko programa hautatzeko orduan, beti hartu behar da kontuan ustiategiaren historiala eta gaixotasunaren prebalentzia, laborategiko datuetan oinarrituta, baita txertoak eragin ditzakeen muga komertzialak ere, eta, batez ere, ingurunean tuberkulosiari dagokionez dagoen egoera epidemiologikoa.

Abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna marjina estuen mende dagoelarik, animalien egoera sanitarioa hobetzen inbertitzea erabaki egokia da.Laborategiko diagnostikoak edo txertaketarako jarraibide egoki batzuk ezartzeak dakarren gastua aise konpentsatzen da, bajak murrizten direlako eta animalien produktibitatea handitzen delako.