BERRIA
NEIKER-Tecnalia European Forest Instituteren jarduera plan berriak diseinatzen laguntzen ari da
15 maiatza 2019NEIKER-Tecnalia European Forest Instituteren jarduera plan berriak diseinatzen laguntzen ari da
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
EFI basogintza eta bioekonomiaren inguruko erreferentziazko erakunde internazionala da
NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusia, Leire Barañano, European Forest Instituteko (EFI) zuzendaritza batzordeko kide den heinean, erakundearen egoitza korporatiboan dago egunotan, Stockholmen.Bertan, joan den ekitaldian egindako ekintzen balorazioan parte hartzen ari da, eta eman beharreko pauso berriak definitzen laguntzen.
Iaz, Barañano zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten, 2018-2021 aldirako, EFIk Sardinian (Italia) egin zuen 2018ko Urteko Konferentzian.
Halaber, NEIKER-Tecnalia orain dela hamarkada bat baino gehiagotik da EFIko bazkidea, eta bitarte horretan aukera izan du basoen kudeaketa eta bioekonomiari buruz garatu dituen ezagutzak eta esperientzia eskaintzeko, eta, aldi berean, lehen eskutik informazioa jasotzeko egurraren sektorearen eta bioekonomiaren erronka eta joeren gainean.
European Forest Institute
Europako Basoen Institutua Europako erreferentziazko erakundea da baso eta bioekonomia gaietan, eta ikerketan eta informazio zientifiko sendoaren zabalkundean dihardu, baso politiketarako oinarri moduan.
Gaur egun 29 herrialde kide ditu, eta 40 herrialdetako 120 erakunde kide ari dira lanean hainbat ikerketa arlotan.