Albisteak

BERRIA

Microsoft AI for Earthek bi proiektu saritu ditu Euskadin, horietako bat NEIKERek gidatua, ingurumena hobetzeko

28 urtarrila 2021
NEIKER PREDICOA

Microsoft AI for Earthek bi proiektu saritu ditu Euskadin, horietako bat NEIKERek gidatua, ingurumena hobetzeko

  • Bi egitasmoek beka bat jasoko dute, prestakuntza, aholkularitza tekniko, Microsofteko adituen laguntza eta 12.000 eurorekin hornituta, Microsoft Azureko cloud plataforma erabiltzeko.
  • NEIKERek gidatutako Predicoa proiektuak eredu prediktibo bat garatuko du garia lantzeko behar den ongarri nitrogenatuaren dosia doitzeko, horrenbestez, soroaren errendimendurik handiena lortzeko, ingurumenari kalterik egin gabe.
  • Green Cyber Rating proiektuak, berriz, enpresen zibersegurtasuneko inefizientziaren eta horrek ingurumenean duen inpaktu teorikoaren eta errealaren arteko harremana neurtu nahi du.

AI for Earth programaren baitan, Microsoftek sustatzen dituen proiektuen xedea da irtenbideak aurkitzea gizarteak dituen erronkei heltzeko garaian, ingurumena hobetzeko, klima aldaketari aurre egiteko eta planeta zaintzeko.

Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, konpainiak topaketa bat antolatu zuen diziplina askoko hainbat profesional eta lantalderekin, euren proposamenak eta ideiak aurkeztu zitzaten, Adimen Artifiziala aplikatuz ingurumena hobetzeko. Jardunaldietan aurkeztutako proiektu berritzaileen artean, horietako bi garatzen ari dira dagoeneko, Microsoften AI for Earth egitasmoari esker.

Orain, konpainiak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, ekimenari batu zaizkion bi proiektu berri iragarri ditu: finantzatzeko beka bat jasoko dute, prestakuntza, Microsoften adituen aholkularitza tekniko eta Microsoft Azureko cloud plataforma erabiltzeko 12.000 eurorekin hornitua. Predicoa eta Green Cyber Rating gehituta, dagoeneko 4 dira Eukadin Microsften ekimen global horri gehitu zaizkion proiektuak, ingurumena hobetzeko, Adimen Artifizialak diziplina desberdinetako profesionalen esku jartzen dituen teknologia eta tresnen bitartez, horien lanen emaitzak maximizatzeko eta azkartzeko.

 

Planeta zainduz nekazaritza sektoretik

Beka lortu duen Predicoa proiektuaren planteamendua Euskadiko enpresa sarean hain garrantzitsua den nekazaritza sektorera zuzenduta dago. Ekimenaren xedea da Adimen Artifizialean oinarritutako eredu prediktibo bat garatzea, etapa goiztiar batean gariaren laborearen errendimendua kalkulatu ahal izateko, lursailaren mailan, ongarri nitrogenatuko dosiak laborearen beharretara doitu ahal izateko. Ongarri ezin hobeto doituta, laborearen errendimendurik handiena lortuko da sail bakoitzean, ingurumenari kalterik egin gabe.

Proiektuak Euskadin garatuko den fase pilotu bat izango du, eta udara arte luzatuko da, datu osagarrietarako hainbat iturri erabiliz, eta Microsoft Azureko hodeiaren ahalmen guztiaz baliatuz, eredu prediktibo sendo bat garatzeko.

Ongarri nitrogenatua doitzeko Adimen Artifiziala erabiltzea oso aukera egokia da nekazaritzako sistema jasangarriak garatzeko”, adierazi du Ana Aizpuruak, NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta garapenerako Euskal Erakundeko senior ikertzaileak. Uztari lotutako aldagaiak identifikatzeko hasierako fasea funtsezkoa da gure proiektuan. Microsoft Azureko beharrezko tresnak identifikatzeak, eta horiek ezin hobeto konfiguratu eta lan fluxuan martxan jartzeak, ahalbidetuko egingo digu cloud aukerak aprobetxatzea, lortutako eredua laborearen baldintza horietara estrapolatzeko”.

Ana Aizpuruaz gain, proiektuaren partaideak dira Xabier Garitano, HAZI Fundazioko Informazio Geografikoko Sistemen arloko arduraduna; Jose Luis Fresno, GARLAN., S.COOP.eko gerentea; Kayus Almeida, DRONAKeko bazkide fundatzaile eta CTO; eta Jeses Angel Bravo, ARGI VENTURES, SLko bazkidea eta teknologietako aditua.

 

Segurtasuna eta klima aldaketa elkarrekin Green Cyber Ratingen

Beka lortu duen bigarren proiektuak zibersegurtasunak ingurumenaren esparruan duen garrantziarekin du zerikusia. Oro har, zibermehatxuez hitz egiten dugunean, datuetan edo kostu ekonomikoan pentsatu ohi dugu. Aitzitik, eraldaketa digitalak aurrera egin ahala, sistema kritikoei eraso egiteko arriskua gero eta handiagoa da, eta horrek eragin dezake gai toxikoen kontrolik gabeko isurketak gertatzea, produkzioko gabeziak edo optimizatu gabeko CO2 igorpenak.

Green Cyber Rating proiektuak neurtzeko metodo berri bat garatu nahi du, estandarra eta unibertsala, zibersegurtasunari aplikatutako Adimen Artifizialeko teknikekin lan eginez. Ikasketako eta optimizatzeko metodo preskriptibo aurreratuak erabiliz, enpresa edo eragile industrial bakoitza segmentatu eta egiazki triangelatu daiteke helburua maila “ziber-berde” batean, zein babes eta zibersegurtasun etapan dagoen kontuan hartuta. Horrenbestez, gertatu daitezkeen erasoak aurrez iragarri eta interpolatu daitezke automatikoki, azkenean neurtzeko nola eragingo luketen, ingurumen eta kostu klimatikoen larritasunari dagokionez.

Related posts