BERRIA
GENVCE sareko olo, gari eta garagar barietateen saiakuntzen emaitzak 2023-2024 kanpainan
5 abuztua 2024
NEIKERek 2023-2024 kanpaina honetan GENVCE sareko oloen, garien eta garagarren barietateei buruz egindako saiakuntzen emaitzak aurkeztu ditu, baita Arabako Zerealen Kanpoko Sareko udazkeneko gari bigunen eta udaberriko garagarren barietateen saiakuntzen emaitzak ere.
GENVCE sarearen saiakuntzak Arabako lautadan egin dira, eta oloaren, ziklo laburreko garagarraren eta ziklo luzeko garagarraren barietateak ebaluatu dira. Saiakuntzak GENVCE sarearen protokoloari jarraituz egin dira, eta sareak Espainia osoko datuekin argitaratuko lituzkeen emaitzen parte izango dira.
Era berean, Arabako Zerealen Kanpoko Sarean 2023-2024 kanpaina honetan udazkeneko gari bigunen barietateen eta udaberriko garagarren saiakuntzen emaitzak aurkeztu dira. Aurreko kanpainetan GENVCE sarearen saiakuntzetan emaitzarik onenak lortu zituzten barietateak Zanbranan eta Gaubean egindako saiakuntzetan ebaluatu dira. Horrela, barietate horiek zona agroklimatiko desberdinetan nola jokatzen duten erakusten duten datuak lortzen dira.
NEIKERek barietate berrien ebaluazioa eta ezagutza lantzen jarraitzen du, eta informazio hori osatuko du datorren irailean emaitzak zabaltzeko eta aurkezteko jardunaldi batean.
Emaitzen txostenak
Olo-entsegua GAUNA Genvce 2024
Ziklo laburreko garagar-entsegua GAUNA Genvce 2024
Ziklo luzeko garagar-entsegua GAUNA Genvce 2024
Udazkeneko gari bigunaren entsegua GAUNA Genvuce 2024
Udazkeneko gari bigunaren entsegua GAUBEA 2024
Ziklo laburreko garagar entsegua ZAMBRANA 2024