Albisteak

BERRIA

Doitasunezko nekazaritza, bioekonomia, barietate berriak, laboreen dibertsifikazioa… hori guztia eta gehiago 2020ko gure memoria korporatiboan

30 apirila 2021

Doitasunezko nekazaritza, bioekonomia, barietate berriak, laboreen dibertsifikazioa… hori guztia eta gehiago 2020ko gure memoria korporatiboan

  • Eskuragarri dago gure 2020ko memoria korporatiboa. Bertan, aurreko ekitaldiko gure mugarri nagusiak jasotzen ditugu eta garatzen aritu garen proiektu garrantzitsuenak errepasatzen ditugu

2020a oso urte zail gisa grabatuta geratuko da gure oroitzapenean, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz. NEIKERen inoiz baino gehiago erantzun nahi izan diegu nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako sektorearen eta gure bezeroen eskaerei.

Azkar egokitu gara agertoki berrira, eta irtenbide berritzaileak eta sektorera transferitzeko modukoak eskaintzen jarraitu dugu, jasangarriagoa eta lehiakorragoa izan dadin. Horrez gain, pandemiatik haratago datozen erronkei aurre egiten laguntzeko lan egin dugu: teknologia berriak txertatzea, digitalizazioa edo merkatuaren eskaerei erantzutea. Ez dugu ahaztu behar Europako Itun Berdea bezalako araudietara edo Baserritik Mahairako estrategiara egokitu behar dugula, horiek betetzeak klima aldaketari aurre egiten eta elikadura sistema osasungarri eta jasangarriago baterantz aurrera egiten lagunduko baitigu.

Horregatik, joan den urtean aurreko ekitaldietan hasitako lan ildoak sakontzen jarraitu dugu, horien artean egonik basoko bioekonomia sustatzea (baliabide biologikoetan oinarritutako ekonomia bateranzko trantsizioa sustatzen duten proiektuekin), jasangarritasuna lantzea (nekazaritzako ustiategietan praktika berritzaileak inplementatuz) edo larrialdi klimatikoa arintzea (LIFE URBAN KLIMA 2050 proiektuan parte hartuz, 2050 Klima Aldaketaren Euskal Estrategiaren barruan).

Basoari buruzko ikerketak pisu handia izaten jarraitu du gure jardueran 2020an.

Plan Pilotu esperimentalaren bigarren fasea burutu dugu, banda gorriari eta banda marroiari aurre egiteko substantziak probatuz, eta gure lurralderako espezie alternatiboak aztertuz, beste ekintza batzuen artean.

Gure ezagutzak sektoreari transferitzea gure DNAren parte da, eta 2020an izaten jarraitu du, egoerak gorabehera. Sektorearekin eta eragile nagusiekin elkarlan bizian arituz, ustiategiak digitalizatzeko lan egin dugu (Adimen Artifiziala erabiliz ongarrien eta ureztapenaren erabilera minimizatzeko), laboreak dibertsifikatzeko (fruta oskolduneko arbolak edo lupulua), barietate berriak lortu eta merkatura eramateko (Beltza eta Edurne patatak) eta tokiko produktua babesteko (erabiltzen ez ziren landare barietateak berreskuratuz edo Euskadiko txahal haragi ekologikoaren hornidura etengabea bermatuz).

Lankidetza horiei hogei bat ekitaldiren eta webinarren bidez egindako transferentzia gehitu behar zaie; oso harrera ona izan dute, eta sektorearentzat gaur-gaurkoak diren gaiak izan dituzte ardatz.

Guzti hori eta gehiago kontsulta daiteke gure 2020ko txostenean.