Sektorearentzat lanean
Klima aldaketa, globalizazioa, kontsumitzeko ohituren aldaketa, ustiategien efizientzia, elikadura osasuna, animalien ongizatearen aldeko kontzientzia soziala… horien guztien ondorioz, paradigma aldatu egin da abeltzaintzaren sektore tradizionalean, eta, horrenbestez, sektorearen gaur egungo beharretara zein aldaketa etengabeetara egokitutako soluzioak eskaini beharrean gaude.
NEIKERen hamarkada batzuk daramatzagu jasangarritasun, efizientzia eta segurtasun parametroei erantzungo dien abeltzaintza eredu bat lantzen. Azken urteetan, sektoreak hainbat elementuren eragina jasan du:
Sektorearen gardentasunari eta informazioaren sarbideari esker, kontsumitzaileek produktu natural gero eta sanoago, osasungarriago eta kalitate handiagokoak eskatu ditzakete, One Health kontzeptuarekin bat eginda, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasuna zaintzeko estrategia bateratu baten alde.
Gure lurraldean jasangarritasunaren aldeko apustu soziala zein instituzionala egin delarik, ustiategiek aldaketak egin behar izan dituzte euren funtzionamenduaren eskakizun maila handitzeko.
Alderdi horren eta beste batzuen ondorioz, abeltzaintza sektorean aldaketa sakonak gertatu dira eta, horretarako, soluzio berriak aplikatu behar dira, tokiko ekoizleen beharretara eta kontsumitzaileen eskakizun gero eta handiagoetara egokituta.
Abeltzaintza sektorearen jasangarritasun, efizientzia eta segurtasunean berritzen
Zerbitzu lerroak
Gure soluzioak abeltzaintzarako.
Metano isurketen neurketa
Metano isurketen neurketa
Elikagaien efizientzia hobetzeko eta berotegi efektuko gas isurketa gutxien ekoizten duten animaliak hautatzeko.
Animali ongizatearen ziurtagiria
Animali ongizatearen ziurtagiria
Eusko Label bereizkarria dute hainbat produktutarako
Abeltzaintzako produktu berriak
Abeltzaintzako produktu berriak
Ekoizpen ekologikoan oinarritutako produktuak.
Medikamentuen erabilera arrazionalizatzea
Medikamentuen erabilera arrazionalizatzea
Alternatibak bilatzea elikagai seguru eta osasungarriak lortzeko.
Teknologia eta ekoizpen sistema berriak
Teknologia eta ekoizpen sistema berriak
Ustiategien errentagarritasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitzea.
Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.