BERRIA
NEIKERek txerriekin ikertzen du baso- eta artzain-ustiapenaren ingurumen-inpaktua Arabako hariztietan
11 urria 2017NEIKERek txerriekin ikertzen du baso- eta artzain-ustiapenaren ingurumen-inpaktua Arabako hariztietan
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).
Ingurumen, abere-zama eta elikadurako baldintza beretan hazitako Euskal Txerria bertako arrazako txerrien eta arraza mistoko txerrien jokabidea ikertzen da.
Bazka-baliabideekiko jokabidea eta ekoizpen-erantzuna ez ezik, basoaren egituraren eta funtzionamenduaren gaineko hainbat adierazle ere aztertzen dira.
Ikerketa Quercus faginea espezieko hariztietan egiten ari da, Otazuko (Vitoria-Gasteiz) erabilera publikoko mendietan.
“La resiliencia de los bosques caducifolios de frondosas con aprovechamiento silvopastoral con cerdos” izeneko proiektuak (euskaraz, “Hostozabalen baso hostoerorkorren erresilentzia txerriekin egindako baso- eta artzain-ustiapenaz”) erakunde hauen finantzaketa eta laguntza dauka: Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala eta Euskal Herriko Txerrien Ekoizleen Elkartea, “Txerrizaleok”.
“La resiliencia de los bosques caducifolios de frondosas con aprovechamiento silvopastoral con cerdos” izeneko proiektuak (euskaraz, “Hostozabalen baso hostoerorkorren erresilentzia txerriekin egindako baso- eta artzain-ustiapenaz”), Euskal Txerria eta misto (ama, Landrace; aita, Duroc) arrazetako txerriak Otazuko (Vitoria-Gasteiz) erabilera publikoko basoen barruan Quercus faginea espezieko hariztietan hazteak ingurumenean duen inpaktua aztertzen du.
NEIKER-Tecnaliak, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzaren menpeko erakunde publikoak, beste erakunde hauen laguntza eta finantzaketa ditu esandako proiektuari ekiteko: Arabako Foru Aldundia, Vitoria-Gasteizko Udala eta Euskal Herriko Txerrien Ekoizleen Elkartea, “Txerrizaleok”.
Ikerlana, ingurumen, abere-zama (8 txerri hektarea bakoitzeko) eta elikadurako baldintza beretan hazitako txerriekin garatzen ari da. Ikerlan horretan, bi arrazek bazka-baliabideekiko duten jokabidea eta horien ekoizpen-erantzuna ez ezik, basoaren funtzionamenduaren gaineko aldagai hauek ere aztertzen dira: zuhaitzen enborretan eta sustraietan eragin ditzaketen kalteak, landare-komunitateen egitura, oihanpearen osagaiak, trinkotzea eta lurzoruen higadura-prozesuak, besteak beste.
Proiektu horrek, baso- eta artzain-sistemen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunarekin bat egiten du. Ekonomi arloan, produktibitatea epe laburrera (larrea), epe ertainera (abere-ekoizpena) eta epe luzera (baso-produktibitatea) lor daiteke. Halaber, produkzioen dibertsifikazioa lortzen da, zura, larrea, haragia, egurra, fruituak, landare apaingarriak eta sendabelarrak, perretxikoak eta abar lortzen baitira. Dibertsifikazio horrek, sistemaren arrisku ekonomikoa gutxitzea dakar eta jardueraren erabilera anitzeko izaera agerian jartzen du.
Vitoria-Gasteizko Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoko koordinatzaile nagusi Álvaro Iturritxaren aburuz, “ikerketa-proiektu baten bidez informazio fidagarria izatea beti da abantailatsua kudeaketan erabakiak hartzerakoan. Naturagunetako artzaintza bezalako gai eztabaidagarri batean –horren aldeko eta kontrako gauza asko esan dira eta jarrera batzuk bateraezinak dira–, interesgarritzat eta onuragarritzat jotzen dugu”. Iturritxaren iritziz, “nekazaritza eta abeltzaintza tresna indartsuak eta ezinbestekoak dira lurralde bat kudeatzeko. Horiek horrela, uste dut legegintzaldi honetan paradigma-aldaketa gertatzen ari dela ingurumen-, elikadura- eta hirigintza-gaietan, eta arlo guzti horietan nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduera sartzen ari da ikuskera estrategiko batetik”.
Nekazaritzako foru diputatu Eduardo Aguinacok, bestetik, hauxe azpimarratu du: “abeltzaintza eta artzaintza funtsezkoak dira lurraldea kudeatzeari eta paisaia moldatzeari dagokienez, eta badago lotura bereiziezina jarduera horren eta naturaren artean”. Era berean, honen balioa nabarmendu du: “abeltzainek beren ingurune naturalarekin eta larreak kudeatzeko ereduekin –hainbeste gizarte-onura dakartzatenak (enplegua, erabilera publikoko espazioa eta naturaz gozatzea– duten konpromisoa. Saiakuntza-bankua izatea interesgarria da bertako arrazekin, transformazioekin eta kalitatezko ekoizpenekin loturiko abeltzaintzako dibertsifikazioko proiektu berriak sustatzeko aukera aztertzeko.”
NEIKEReko zuzendari nagusi Leire Barañanok, nekazaritzako sektoreak aurre egin beharreko erronka nagusienetako batean kokatzen du proiektua, hots, iraunkortasunean: “Ezinbestekoa da abeltzaintzako erronkak antzemateko eta erantzun egokiak emateko gai izan gaitezen, eta NEIKERen bildutakook hertsiki ari gara elkarlanean hainbat eragilerekin konponbideak emateko, kasu jakin honetan, landa-inguruneko erabilera aniztasunarekin loturikoak”. Horiek horrela, hau azaldu du: “NEIKERek abeltzainei egindako ekarpenetako bat ezagutza eskualdatzea da, larreak birsortu eta biziberritzea barne hartuko dituen ustiapen-ereduaren bidez, lehiakortasuna eta errentagarritasuna handitzen laguntzeko”.
Baso- eta artzain-sistemek ingurumenari dakarzkioten onurak
“Baso- eta artzain-sistemek ingurumenari dakarzkioten onura nagusien artean, baso-suteak gertatzeko arriskua murriztu egiten dela nabarmentzen da. Hori lortzen da, aziendaren ekintzak landaredi erregaiaren garapenaren kontrola dakarrelako”, azaldu du Isabel Albizu NEIKER-Tecnaliako ikertzaileak eta proiektuaren liderrak. Abere-zama, abere-espezie eta arraza egokiak eta inguruneari egokitutako maneiua, funtsezko faktoreak dira arrisku hori kontrolatzerakoan. Halaber, baso- eta artzain-sistemek biodibertsitatea haztea sustatzen dute, txoko ekologiko mota gehiago sortzen delako behar desberdinetako landare eta animalientzat. Larre zuhaiztuak, gainera, garrantzitsuak dira ekosistemen beste zerbitzu batzuk paisaia- eta eskualde-eskalan iraunarazteko.
Gizarte-onurei dagokienez, aberastasun, enplegu eta populazio-kokalekuen sortzaile den ekonomi jarduerarekin loturikoak aipa daitezke, baita, hiritarrek oso gogoko dituzten landa-paisaia sortzeagatik gizarte guztian eragina dutenak ere.
Baso- eta artzain-sistemak osatzen dituzten hiru elementuen (zuhaitzak, larrea eta azienda) arteko elkarreraginek, ekoizpen-sistema konplexua jartzen dute agerian, eta sistema horrek kudeaketa-sistema egokia behar du, egituran eta funtzionamenduan oinarrituta egon behar duena, NEIKER-Tecnaliak egiten duen proiektuan aztertzen denaren antzekoa.
Lan hori “Sostenibilidad de Sistemas silvopastorales de frondosas caducifolias iberoatlánticas con razas autóctonas de cerdo en régimen extensivo” (euskaraz, “Hostozabalen baso hostoerorkor iberoatlantikoetako baso- eta artzain-sistemen iraunkortasuna bertoko txerri arrazekin hazkuntza estentsiboan”) proiektuan kokatzen da. Proiektu hori Kantauri itsasoko ertzeko baso- eta artzain-sistema batzuetan gauzatzen ari da, eta proiektuan, NEIKER-Tecnaliak (Euskadi) ez ezik, Lourizango Baso Ikerketarako Zentroak (Galizia), Santiago de Compostelako Unibertsitateak (Galizia) eta Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Garapeneko Eskualde Zerbitzuak (SERIDA) (Asturias) ere parte hartzen dute. Izan ere, honetan datza proiektu orokorra: ustiapen-hazkuntza estentsiboan eta abereak elikatzeko fruituaren azken aprobetxamenduaz, haragi-kalitate bikaineko bertako arrazekin, baso- eta artzain-sistemak harizti eta gaztainadietan ezarri izanaren ekoizpen- eta ingurumen-alderdiak ebaluatu eta kuantifikatzean.