Albisteak

BERRIA

NEIKERek 3.000 profesional baino gehiago hartu ditu 2019ko GENVCE-Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziaren VII. Jardunaldi Nazionaletan

28 maiatza 2019
NEIKERek 3.000 profesional baino gehiago hartu ditu 2019ko GENVCE-Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentziaren VII. Jardunaldi Nazionaletan
En el marco del congreso anual que se está celebrando en Gante (Bélgica), la Dra. Eva Ugarte, directora de Innovación y Tecnología de NEIKER, ha sido reconocida con el Distinguished Service Award por la European Federation of Animal Science (EAAP).

Ekitaldian laboreen landaketari aplikatutako azken nobedadeak eta teknologiak aurkezten ari dira

Gaurko inaugurazioaren ondoren, bihar landa egun bat ospatuko da NEIKER-Tecnaliak Gauna herrian kudeatzen duen “IIarra” finka esperimentalean

Zereal, koltza eta bestelako barietateen azken nobedadeak aurkeztuko dira, eta azken belaunaldiko produktu fotosanitarioekin egindako saiakuntza agronomikoak ere erakutsiko dira

3.000 profesionalek baino gehiagok parte hartuko dute gaur eta bihar Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentzia Jardunaldi Nazionaletan, 2019 GENVCE, NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Garapen eta Ikerketarako Euskal Erakundeak antolatuta, Zereal Aldaera Berriak Ebaluatzeko Taldearekin (GENVCE) eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera.

Erkidego autonomo guztietatik iritsitako parte hartzaileek neguko labore estentsiboen inguruko berrikuntza eta transferentziaren azken nobedadeak ezagutu ahal izango dituzte Araban.

Gaur, jardunaldien lehen egunean, biltzar zientifiko bat egiten ari dira Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Egun osoan zehar, neguko labore estentsiboen berrikuntzari buruzko emaitza eta teknikarik berrienak aurkezten ari dira.

Inaugurazio saioan, NEIKER-Tecnaliako lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuorde Bittor Orozek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aukeretarako esparrutzat hartu du elikaduraren balio kate osoa, lehen sektoreko ekoizpenetik, elikagaien kontsumoraino, tartean igarota transformazioa, elikagaien industria, banaketa eta komertzializazioa, modu efiziente eta jasangarri batean. azaldu du.

Bittor Orozek azpimarratu duenez, lehen sektoreak berrikuntza, teknologia, ikerkuntza beharrezkoa du. Baita bait aareagotu behar dugu sektorearen beraren zein administrazioaren konpromisoa, lankidetza eta elkarlana, sektorearen sendotasuna handitzeko, lehiakortasuna eta berrikuntza lortzeko, eta kontsumo efiziente eta jasangarriaren kulturan laguntzeko.

NEIKER-Tecnaliako zuzendari nagusi Leire Barañanok, berriz, azaldu du “NEIKERek 25 urte baino gehiago daramala zerealen aldaera berriak ebaluatzen. Lan horren zati handi bat GENVCE sarearekin egindako lan sakonaren bidez egin da, ikerketa institutu autonomikoak sare horretako kideak baikara, hazien etxeen laguntza ezinbestekoarekin. Denok batera saiatzen gara nekazariari informazio kontrastatua, independentea eta egiaztatua helarazten, enpresek beraien esku jartzen dituzten aldaera berrien portaerari buruz”.

Gaur egun, NEIKER-Tecnalia hainbat proiektu lantzen ari da zerealen hazkundeari zuzenean lotuta. Leire Barañanok azpimarratu duenez, “lanak amaituta, NEIKER-Tecnaliak doan banatzen dizkie haziak eskaera egiten dutenei”.

Halaber, inaugurazio saioan parte hartu dute Jose Antonio Sobrino GENVCEko lehendakariak (Zereal Aldaera Berriak Ebaluatzeko Espainiako Taldea) eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak.

Landa eguna

Bihar landa egun demostratibo bat izango da NEIKER-Tecnaliak Arabako Gauna udalerrian kudeatzen duen “Ilarra” finka zabalean.

Gaunako lursailetan 19 labore estazio diseinatu dira, eta, han, hainbat gai azalduko dizkiete parte hartzaileei, hala nola gari, garagar, zekale, tritikale, koltza eta abarren azken barietateak, fitosanitarioen azken nobedadeak erakusteko saiakuntza agronomikoak aurkeztuko dira, eta lekadunen estazio bat ere erakutsiko da, animaliak elikatzeko bazkarik onena lortzeko saiakuntzekin.

Arreta berezia merezi du jardunaldiaren gune komertzialak, hazi, fitosanitario, ongarri eta bestelako sektore batzuetako enpresa nagusiek eta hainbat kooperatiba eta elkartek 32 karpa jarriko baitituzte. Jardunaldian zehar euren nobedadeak erakutsiko dituzte, eta parte hartzaileek bertatik bertara egiaztatu ahal izango dute barietate, fitosanitario eta ongarri horien portaera agronomikoa.

Jardunaldiko bi une goren programatutako erakustaldiak izango dira. Lehenengoan nekazaritzan erabiltzeko droneen azken teknologia erakutsiko da, ongarritzeko aplikazio praktiko batekin, droneak lortutako informaziotik abiatuta. Bigarrenean, azken belaunaldiko teknikekin belar txarrak jorratzeko erakustaldi bat egingo da. Halaber, sastrakak kontrolatzeko prototipo berritzaile bat ikusi ahal izango da martxan.

Informazio gehiago: www.genvce2019.com