NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAn erabateko konpromisoa dugu on line edo web orri honen bitartez, edo hala badagokio, bere ezein azpidomeinutan edo off line ematen dizkiguzun eta geuk erabili beharreko datu pertsonalen pribatutasuna zaintzearekin eta erabilera zuzenarekin.
1.- Onespena
Zure datu pertsonalak eman aurretik, mesedez, irakurri arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen duzula eta ados zaudela.Ados ez bazaude, ez erabili web orri hau edo bertako zerbitzuak, eta ez eman zure datuak.Web orri honetara sartzen bazara, eta bertako zerbitzuak erabiltzen badituzu, edo zure datuak ematen badizkiguzu, izan on line edo off line, ulertuko dugu baimena ematen diguzula zure datuak erabil ditzagun (beharrezkoa denean) gero zerrendatuko ditugun helburuetarako.Beharrezkoa ez bada, datuen tratamendurako legitimazioa erakunde honen interes legitimoan edota aurretiko negozio harreman juridiko batean oinarrituko da.
2.- Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SA
Arkautiko Nekazaritzako Elikagaien campusa, z/g, 01192 Gasteiz
IFK:A48167902
Helbide elektronikoa: dbo-dpd@neiker.eus
3.- Nola lortu ditugu zure datuak?
Interesdunak berak emanda:Gure jardueretako parte hartzailea bazara, gure zerbitzuak eskatzean, zeuk eman dizkiguzu datuak, izan off line edo on line, zurekin kontratu harremana eduki ahal izateko.
Datuak web orri honen edo bere ezein azpidomeinuren bidez eman badizkiguzu, guk informazioa biltzen dugu, esate baterako, orrialdera sartzen zarenean, datu pertsonalak baliatuz edozein inprimaki betetzen duzunean, gure jardueretan edo ekimenetan izena ematen duzunean edo mezu elektroniko bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean.
Zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean, bermatzen duzu informazio hori emateko gaitua zaudela eta informazioa ziurra, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dagoela, ez dela konfidentziala, eta ez duela urratzen inolako kontratu murrizketarik edo hirugarrenen eskubiderik; era berean, konpromisoa hartzen duzu ez dituzula beste erabiltzaileak ordezkatuko web orriko zerbitzu edota edukietan haien erregistro datuak erabiliz.
Zure erantzukizuna izango da datuak zuzen eta eguneratuta edukitzea beti, eta hala egin ezean, NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk uko egingo dio ezein erantzukizuni.
Hirugarren batek emanda:Interesdunak berak ez baizik eta hirugarren batek ematen badizkigu haren datuak, hauek izan daitezke tratatzen ditugun datuen kategoriak:Identifikaziozko datuak, ezaugarri pertsonalak, ekonomikoak.
Interesdunak berak ez baizik eta hirugarren batek ematen badizkigu haren datuak, hirugarren horrek bermatu beharko du espresuki ekarpen hori egiteko interesdunaren baimena baduela, eta gu salbuetsi egingo gaitu interesdunak egin lezakeen zeinahi erreklamazioren erantzukizunetik. Erantzukizun hori, beraz, interesdunaren izenean datuak eman dizkigun pertsonarena eta soilik berea izango da.
3.1.- Hirugarrenen datuak
Beste pertsona batzuen datuei dagokienez, haien pribatutasuna errespetatu beharko duzu, eta kontu handiz jokatu beharko duzu datu pertsonal horiek komunikatzean edo argitaratzean.Titularrak baino ezingo du bere datu pertsonalen tratamendua baimendu.Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna izango da datuok erabili eta guri jakinarazteko haien aldez aurretiko berariazko baimena edukitzea, eta zure erantzukizuna izango da, halaber, datuak gure tratamenduetan txertatuko ditugula jakinaraztea.Hirugarrenen datuak haien baimenik gabe argitaratuz gero, datuak babesteari buruzko araudia ez ezik, hirugarrenen ohore, intimitate eta irudi eskubideei buruzkoa ere urra daiteke.Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, honako pribatutasun politika hau onartuz, espresuki bermatuko duzu ekarpen hori egiteko interesdunaren baimena baduzula, eta gu salbuetsi egingo gaituzu interesdunak egin lezakeen zeinahi erreklamazioren erantzukizunetik. Erantzukizun hori, beraz, interesdunaren izenean datuak eman dizkigun pertsonarena eta soilik berea izango da.
4.- Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?
Zeuk emandako datuak, bai eta kontratu zein merkataritza harremanak edo zurekin daukagun bestelako edozein harremanak iraun bitartean sor litezkeen gainerako datuak ere, hainbat helburutarako balia ditzakegu; esaterako:
Gure gizarte eta kultura proiektu, ekimen edo jardueretakoren batean parte hartzen baduzu, zurekin harremanetan eta komunikazioan egoteko baliatuko ditugu datuak, edo NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAk sustatu edo antolatutako jarduera zein ekimenetan zure izen ematea edo parte hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko.
Jakinarazi nahi dizugu, halaber, ekimen edo jardueretan argazkiak edo bideoak egin ahal izango ditugula, gero web orri honetan edo ekimenaren sustatzailearen web orrian, gure sare sozialetako profiletan edo YouTuben argitaratu ahal izateko, ekimenari edo jarduerari buruzko informazioa emateko, dokumentatzeko edo argazki/bideo memoria bat osatzeko.
Gure web orriaren erabiltzaile hutsa bazara, berriz, on line egiten dizkiguzun eskaerak eta zure izen ematea kudeatzeko.
Bi kasuetan, zurekin harremanetan eta komunikazioan egoteko, iritzi edota gogobetetze inkestak egiteko, edo gure jarduera, produktu edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate edota merkataritza jakinarazpenak barne, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako).
Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Gure jardueretako parte hartzailea bazara, eta datu pertsonalak eman badizkiguzu, geuk gordeko ditugu datuak, harik eta interesdunak datuak ezabatzea eskatu arte, eta hala eginda ere, honako hauek bete artean gordeko ditugu:
- dauzkagun lege obligazioak bete arte edota
- gure edozein erantzukizun preskribatzeko aurreikusitakoak igaro arte edota
- aldeen arteko harremanetik eratorritako erreklamazioak defendatu edo gauzatu arte.
Web orriaren erabiltzaile hutsa bazara, datuak gorde egingo ditugu harik eta ezabatzea eskatzen diguzun arte, eta hala eskatuta ere, gorde egin ahal izango ditugu, euren tratamendua mugatuta: soilik lege obligazioak betetzeko edota erreklamazioak defendatu edo gauzatzeko.
Epe horiek igaro ondoren ere, gorde ahal izango ditugu, euren tratamendua mugatuta: soilik lege obligazioak betetzeko edota erreklamazioak defendatu edo gauzatzeko.
6.- Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Ordainketa jardueretan parte hartzen duzuenon kasuan, zure datuak tratatzeko legitimatzen gaituen oinarri juridikoa, hain zuzen, lotzen gaituen kontratuaren ondoriozko harremana da, baldin eta gure ordainketa jardueretako parte hartzailea bazara, eta aldeen artean dagoen zeinahi motatako kontratu aurreko harremana edo eskaera, baldin eta parte hartzaile potentziala bazara, edo, bestela, zure baimena, baldin eta erabiltzaile hutsa izanik gure web orriaren bidez eskaera bat egin baduzu.Baimen hori argi eta garbi emango diguzu on line edo off line zure datuak ematen dizkiguzunean, ekarpen hori ados zaudela adierazteko ekintza izango baita.
Eskatutako datuak ematea derrigorrezkoa izango da, aurretik adierazitako helburuetarako ezinbestekoak baitira. Daturik eman ezean, ezingo dira helburu horiek bete.
Gure jardueretako parte hartzaile moduan, edo web orriko erabiltzaile gisa gurekin duzun harreman egokia dela tarteko, zure datuak erabiltzeko interes legitimoa dugu, mantentze eta kudeaketa lanetarako:
- gure jarduerei, produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate edota merkataritza jakinarazpenak barne, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren ondorioetarako)
- jardueretan edo ekimenetan, argazkiak edota bideoak egin ahal izateko, gero web orri honetan edo bere edozein azpidomeinutan, erakundearen edozein sare sozialetako profiletan edo YouTuben argitaratu ahal izateko, ekimenari edo jarduerari buruzko informazioa emateko, dokumentatzeko edo argazki/bideo memoria bat osatzeko.Horrenbestez, zure irudia publizitate karteletan, liburuxketan edo egitarauetan argitaratu ahal izango da, baita erakundearen paper guztietan ere
- iritzi edota gogobetetze inkestak egiteko
Helburu horiek bat datoz zure datuak biltzeko hasieran geneukan helburuarekin (zurekin dugun harremana eta komunikazioa kudeatzeko eta lotzen gaituen harremanari eusteko, alegia); baina, nolanahi ere den, zure datuak gure interes legitimotik eratorritako aipatutako helburu horietarako ematearena borondatezkoa izango da beti, eta gure interes legitimoaren gainetik egongo dira zure interesak, eskubideak eta askatasunak. Beraz, helburu horietarako zure datua erabiltzeari utzi eta datuok ezabatzeko eskatzen badiguzu (hori adieraziz mezu elektroniko bat dbo-dpd@neiker.eus helbidera bidalita), halaxe egingo dugu, baina blokeatuta utzi ahal izango ditugu, erreklamazioak formulatzeko, gauzatzeko edo defendatzeko. Datu horiek kentzeak ez du baldintzatzen zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako erabiltzea.
Babes berezia duten datu sentikorrak eman badizkiguzu, zure berariazko baimena izango da horiek erabiltzeko legitimazioa.Baimen hori argi eta garbi emango diguzu zure datuak ematen dizkiguzunean, ekarpen hori ados zaudela adierazteko ekintza izango baita.Eskatutako datuak ematea derrigorrezkoa izango da, ezinbestekoak baitira zure eskaerari erantzuteko. Daturik eman ezean, ezingo da helburu hori bete.Noiznahi bota dezakezu atzera baimen hori, mezu elektroniko bat dbo-dpd@neiker.eus helbidera bidalita. Atzera botatze horrek ez du baldintzatzen zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako erabiltzea.
7.- Zer hartzaileri jakinarazi ahal izango dizkiogu zure datuak?
Jakizu zeuk guri emandako datuak hirugarren entitateei eman ahal izango dizkiegula, lagatzaileen eta lagapen hartzaileen funtzio legitimoekin zuzeneko zerikusia duten helburuak betetzeko; esaterako:
- Banku entitateei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
- NEIKER, NEKAZARITZA IKERKETA ETA GARAPENERAKO EUSKAL ERAKUNDEA, SAri. Fakturazio eta bezeroekiko, hornitzaileekiko eta langileekiko harremanetarako datuak lagatzen zaizkio,antzeko produktuen kudeaketa, merkaturatze eta fabrikazio zerbitzuen kudeaketa zentralizaturako, bakoitzaren interes legitimoak aplikatuz.
Datuen Nazioarteko Transferentziak
Jakinarazten dizugu, gure jarduerarako zerbitzu osagarriak eskaintzeko Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko hornitzaileak erabiliz gero (ostatua, housinga, SaaS, urruneko segurtasun kopiak, informatikako euskarri edo mantentze zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzailea, mezu elektronikoen bidalketa, marketin posta, etab.), eta horiek datu pertsonaletarako sarbidea izanez gero, AEBen eta EBren arteko Privacy Shield hitzarmenari atxikitako enpresak aukeratuko ditugula, eta horrek esan nahi du datuen babesari buruzko Europar Batasuneko baldintzak betetzera behartuta daudela.Nolanahi ere den, datuak babesteko politika hau onartuta, berariazko baimen argia ematen duzu datu horiek enpresa haiei jakinarazteko, jakinik horrek datuen nazioarteko transferentzia bat egitea dakarrela (Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde batera), eta zuk baimen argia ematen duzula transferentzia hori egiteko.
Gure zerbitzuek sare sozialetako ezaugarri berezi eta widgetbatzuk dituzte; esaterako, “Konexioa Facebookekin”, Facebookeko “Gogokoa” eta “Partekatu” botoiak edo sare sozialetan ohikoak diren gainerako miniprograma interaktiboak.Sare sozialen ezaugarri berezi horiek hainbat informazio bil ditzakete; hala nola zure IP helbidea, gure web orriko zer orrialde ari zaren ikusten… eta, gainera, zuzen funtzionatzeko cookieren bat ezar diezaieke.Sare sozialen ezaugarri bereziak ez daude ez hirugarren batek ez zuzenean ostatatuak gure zerbitzuetan. Hirugarren horiekin egiten dituzun interakzioak haien politiken arabera araututa egongo dira, ez gureen arabera.
Gainera, gure zerbitzuek aukera eman diezazukete zure informazio pertsonala zuzenean hirugarrenekin partekatzeko, esaterako, orrialde markoen teknikak baliatuz, hirugarrenen edo beste batzuen zerbitzuetatik edo zerbitzuetara edukiak zerbitzatzeko, gure web orriaren zein zerbitzuen itxura mantenduz.Kontuan izan informazio hori hirugarrenei ematen ari zarela, eta ez guri, eta interakzio horiek eta truke hori hirugarren horien politiken arabera daudela araututa; ez gureen arabera.
8.- Zure datuak ematen dizkiguzunean, zer eskubide dituzu?
Sartzeko eskubidea:Galde diezagukezu ea zer datu pertsonal ari garen erabiltzen, eta horien kopia bat ere eska diezagukezu.
Zuzentzeko eskubidea:Zuzen ez dauden datu pertsonalak zuzentzeko eskaera egin diezagukezu, edo osatu gabeak osatzeko, baita aitorpen gehigarri baten bidez ere.
Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea):Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, kasu hauetan:bildu ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez badira, zure baimenean atzera egiten baduzu, zure datuei legez kontrako tratamendua eman baldin bazaie, edo lege obligazioren bat betetzeko bada.
Tratamendua mugatzeko eskubidea:Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu. Hala bada, erreklamazioak defendatzeko edo gauzatzeko bakarrik gordeko ditugu.
Datuak eramateko eskubidea:Zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera bateratuko eta irakurketa mekanikokoan itzultzeko eska diezagukezu (zuri edo zeuk adierazitako hirugarren bati).
Aurka egiteko eskubidea:Zure datuei ematen zaien tratamenduari aurka egin diezaiokezu, baldin eta tratamendu hori fitxategiaren erantzulearen interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate helburuetarako bada.
Eskubide horiek guztiak gauzatzeko, guregana jo dezakezu, idatzi eta sinatutako eskaera baten bidez, eta betiere, zure NANren kopia bat erantsita. Pribatutasun politika honen 2. atalean adierazitako posta helbidean edo helbide elektronikoan aurkituko gaituzu.Zure datuak aldatzea nahi baduzu ere, helbide berera jo beharko duzu, eta egin ezean, enpresa erantzukizun orotatik salbuetsita geratuko da.
Aipatutako eskaera horietako ezein jaso ondoren, gehienez ere 10 eguneko epean erantzungo dizugu.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean egin dezakezu erreklamazioa.Gauza ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, eta eskubideak gauzatzeko inprimaki ereduak eskatu nahi badituzu, sartu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren web orrian: www.aepd.es.