Albisteak

BERRIA

Food4Future-n parte hartuko dugu, foodtech industriaren erreferentziazko ekitaldian

7 ekaina 2021

Food4Future-n parte hartuko dugu, foodtech industriaren erreferentziazko ekitaldian

Ekainaren 15, 16 eta 17an Food4Future biltzarrean izango gara, datozen hamarkadetan elikagaien industriak aurre egin beharreko erronketan laguntzeko; ekitaldiak sektoreko 5.000 profesional biltzea aurreikusten du, 20 herrialde baino gehiagotatik etorriak.

Ekitaldian zehar, hainbat hitzaldi eskainiko ditugu, nekazaritzako elikagaien sektore jasangarriago eta lehiakorrago baten alde egiten dugun lanaren berri emateko. Hitzaldietan hainbat gai berritzaile landuko ditugu, hala nola intsektuetan oinarritutako pentsuen garapena, Welfair gure animalia ongizateko zigilua, Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologien Institutuarekin batera diseinatu duguna (IRTA), edo nekazaritzan ongarrien erabilera optimizatzeko martxan jarri ditugun Big Data eta Adimen Artifizialeko hainbat saiakuntza.

Gainera, erakusketen gunean ere parte hartuko dugu stand batekin (424 zenbakia), non bisitariek lehen eskutik ezagutu ahal izango dituzten erreferentziazko marka batzuentzat landu ditugun elikagaiak eta edariak, baita foodtech industriarentzat garatu ditugun zenbait teknologia eta proposamen.

Informazio gehiago eta izena ematea: www.expofoodtech.com