Albisteak

BERRIA

WEBINAR: ikasitako immunitatea, behaketak teoria baten bila

10 azaroa 2020

WEBINAR: ikasitako immunitatea, behaketak teoria baten bila

Orain dela urte batzuk arte, ustea zen sistema immunitarioa gaixotasun bakoitzerako txerto bereziekin baino ezin zela estimulatu, baina denboran zehar txertoen edo beste immunoestimulatzaileen ebidentziak jaso dira, zeinak diseinatu zirenean kontuan hartu ez ziren beste gaixotasun batzuetarako babesa ematen baitute; ikasitako immunitatea esaten zaio.

Horrenbestez, gizakiongan ikusi da tuberkulosiaren aurkako txertoak haurren hilkortasuna murrizten duela, gaixotasun horren eragin tasatik harantzago, hau da, gai dela tuberkulosia ez bezalako beste gaixotasun batzuek eragin ditzaketen heriotzak ere saihesteko.

Animaliengan, geuk ikusi dugu NEIKERen, ardiak paratuberkulosiaren aurka txertatu eta gero, hilkortasuna gaixotasunak berak eragindakoa baino proportzio handiagoan murrizten zela.

Gaur egun, denok dakigu tuberkulosiaren aurka borrokatzeko diseinatu diren txertoak COVID-19aren aurka borrokatzeko probatzen ari direla, hau da, tuberkulosiaren arkako txertoak babeserako zubi izan daitezke COVID-19aren aurka, txerto espezifikoak sortu arte.

Ildo horretan bertan, ikasitako immunitatearen adibideak aurkitu daitezke animalien munduan zein landareenean, mikobakterioak ez bezalako beste immunoestimulatzaileek eraginda. Mintegi honekin behaketa horien oinarri zientifikoa zein den azaldu nahi dugu.

 

  • Modalitatea: WEBINAR
  • Data: 2020-11-26a
  • Ordutegia: 10:00-etatik 11:00-etara
  • Antolatzaile: NEIKER
  • Hizkuntza: erdera
  • Dohainik

 

IZENA EMAN

Hizlaria: Ramón Juste

Albaitaritzan lizentziatua 1979an, eta doktorea 1990ean, Zaragozako Unibertsitatetik. Bere ekarpen zientifiko nagusiak mikobakteriosietara bideratuta daude, zehazki, inaktibatutako txertoen eraginkortasuna frogatzera.

Gaur egun duen interes zientifiko nagusia da jaiotzetiko mekanismo immune komun bat frogatzea animalien zein gizakien gaixotasun inflamatorio moteletarako,  eta gaixotasun horiek immunoterapia aktiboaren bitartez kontrolatzea.

OHARRA
Webinarrera sartzeko jarraibideak emailez bidaliko ditugu.
Email hori jaso ezean, mesedez, info@neiker.eus helbide elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jarri.

Comments (1)

[…] Duela urte batzuk arte, sistema immunitarioa gaixotasun bakoitzerako txerto espezifikoen bidez soilik estimulatu zitekeela uste zen. Denborak aurrera egin ahala, txertoen edo bestelako immunoestimulatzaileen ebidentziek, horiek diseinatu ez ziren beste gaixotasun batzuetarako babesten dutela ikusi izan da, immunitate ikasia deritzo mekanismo honi. Hala, gizakietan tuberkulosiaren aurkako txertoak haurren heriotza-tasa eritasun horren intzidentzia-tasatik haratago murrizten duela ikusi da, hau da, tuberkulosia ez den gaixotasunek eragin ditzaketen heriotzak saihesteko gai dela ere. Animalietan, guk geuk, NEIKERen, paratuberkulosiaren aurkako ardiei txertoa jartzean, heriotza-tasa eritasuna berak eragiten duena baino proportzio handiagoan murrizten zela ikusi dugu.Gaur egun, denok dakigu tuberkulosiaren aurka borrokatzeko diseinatutako txertoa COVID-19 gaixotasunaren aurkako borrokan probatzen ari direla, hau da, tuberkulosiaren aurkako txertoa COVID-19 gaixotasunetik babesteko zubi izan daitekeela, espezifikoak diren txertoak sortu arte. Ildo beretik, bai animalien zein landareen munduan, mikobakterioak ez diren bestelako immunoestimulatzaileek sortutako zenbait immunitate ikasiren adibideak aurki daitezke. Mintegi honen bidez, behaketa horien oinarri zientifikoa zein den azaldu nahi da.Hontaz, Ramón Juste doktoreak 2020ko azaroaren 26an, 10:00etan hitz egingo digu. Webinarrean izena emateko, esteka honetara jo: https://neiker.eus/eu/berriak/webinar-ikasitako-immunitatea-behaketak-teoria-baten-bila/  […]

Comments are closed.