Landare ikerketa

Landare ekoizpena eta babesa

Landare ekoizpenak gaur egun bilakaera etengabea du, eta, horregatik, beharrezkoa da ikerketa prozesuak martxan jartzea, elikagaien segurtasuna eta sektorearen produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko.

NEIKER prozesu horien abangoardian dago, bertako barietateak lortzeko, gure ingurumen baldintzetara egokituta, nekazaritzako produkzio sistemak eta praktikak optimizatzeko, eta amaierako produktuaren ezaugarriak hobetzeko.

Urteetan zehar metatu den ikerketa genetiko tradizionalaren expertise guztiari esker, berrikuntzaren alde etengabe egiten dugun 

apustuarekin batera, ezagutza hori nekazaritzaren sektorera transferitu dezakegu, eta ekoizpen prozesuetan balioa sortu. Horrenbestez, klima aldaketak laboreen gain duen inpaktua minimizatzen laguntzen dugu, eta produktu agroekologikoen eskaera gero eta handiagoari erantzuten, ekonomikoki errentagarriak eta lehiakorrak izanik.

Nekazaritzaren jasangarritasuna eta lehiakortasuna 
Taldea

NEIKEReko Landare Ikerketako taldeak I+G+B proiektuak garatzen ditu, landare ekoizpeneko sistemak optimizatzeko eta laboreen osasuna bermatzeko.

0
Landare ikerketako pertsonak
0
Doktoreak
amaia-ortiz
Dra. Amaia Ortiz Barredo
Landare Ikerketako Saileko burua

Zure kasua kontsultatu nahi duzu?

Informazio gehiago nahi duzu?
Esperientzia handiko talde bat dugu zure zerbitzura.