Agripower

Mugaz gaindiko sistema agrivoltaikoen garapen potentzialaren ikerketa eta demostrazioa

  • Proiektuaren hasiera: 2024/01/01
  • Proiektuaren amaiera: 2026/12/31
  • Ikertzaile nagusia: Amaia Ortiz
  • Finantzatzailea: Interreg POCTEFA 2021-2027 programa
  • Erreferentzia: EFA 045/01
  • Aurrekontua:1.823.294,86€ (%65 finantzatuta)
  • Bazkideak: IRTA, INTIA, Gobierno de Navarra, UPV/EHU, Chambre d’Agriculture des Pyrénés Atlantiques, Chambre d’Agriculture de la Dordogne), DERBI, ASOI, Amarenco construction, Indarki eta NEIKER.
  • Webgunea:
  • www.agripower-poctefa.eu

Helburu orokorra:

Sistema agrivoltaikoen eraginkortasuna optimizatzeko sistema adimendunak garatzea.

Nekazaritza eta abeltzaintzako aldagaien monitorizazioan oinarritutako sistema agrivoltaikoei eta horiek ekoizpen energetikoan duten eraginari balioa ematea, baita trantsizio energetikoaren erronkari aurre egiteko eta nekazaritza errentagarritasunerako duten potentziala aprobetxatzea ere.

Helburu espezifikoak:

  • Berrikuspen metodologiko xehatua eta ondoren saiakuntza pilotu batzuk egitea (nekazaritza, abeltzaintza eta espazio osagarriak) ekoizpen potentziala aztertzeko.
  • Ekintza pilotuen emaitzak laguntza politiketara, energia berriztagarrien inplementaziora eta nekazaritza ustiategien lehiakortasunera transferitzea.
AGRIPOWER (EFA 045/01) proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.