Mireia Nuñez Zofío – 2012

Simaur erdikonpostatuaren bidezko biodesinfekzioa eraginkorra dela Phytophthora capsici patogenoa kontrolatzeko

NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuko ikertzaileek simaur erdikonpostatuaren eraginkortasuna egiaztatu dute, lurzorua plastikoz zigilatzeko teknikarekin erabilita Phytophthora capsici patogenoa kontrolatzeko.

  • Egilea: Mireia Núñez Zofío
  • Zuzendaria: Carlos Garbisu y Santiago Larregla
  • Data: 2012
  • Jaisteko lotura:
    TESEOA

Onddo horrek berotegietan hazitako piperrak nabarmen kaltetzen dituen gaixotasun bat eragiten du. Ikerketaren helburua izan da organismo patogenoei aurre egiteko gai diren lurzorurako biodesinfektatzaileak aztertzea, eta ikustea ea aldi berean ingurumena errespetatzen duten eta, gainera, ekonomikoki bideragarriak diren. Mireia Nuñez-Zofui biologoaren doktore-tesian oinarritu da lana.