Albisteak

BERRIA

NEIKERek egindako lan bat saritu dute Espainiako Behi-medikuntzako Espezialisten Elkarte Nazionalaren Nazioarteko Kongresuan

29 apirila 2024

Apirilaren 24tik 26ra Kordobako Erakusketa, Azoka eta Konbentzio Zentroan Espainiako Behi-medikuntzako Espezialisten Elkarte Nazionalaren (ANEMBE) XXVI. Nazioarteko Kongresua egin da.

Aurten, ANEMBEn behien sektoreko 700 aditu baino gehiago bildu dira, eta azken berrikuntzak partekatu dituzte nutrizioan, ongizatean eta osasunean, ugalketan, kudeaketan, esnearen kalitatean, medikuntzan, kirurgian eta podologian, estentsiboan eta gizentzean, teknologia berrietan eta legerian.

NEIKEReko Animalien Osasun Sailak, Frisona Espainolaren Elkarteen Konfederazioarekin (CONAFE) eta Nekazaritza eta Elikagaigintza Ikerketa eta Teknologiako Institutu Nazionaleko (INIA) Animalien Hobekuntza Genetikoaren Sailarekin lankidetzan, bi ahozko komunikazio aurkeztu ditu. Lehenengoak, gainera, ahozko komunikazio onenaren hirugarren saria lortu du, 71 aurkezpenetatik.

Lehenengo lanaren izenburua ‘Aplicación de marcadores genéticos asociados a la susceptibilidad, resistencia, y tolerancia a la paratuberculosis bovina en selección genética de la raza frisona’ da eta Marta Alonso-Hearn, Gerard Badia-Bringué, María Canive, Patricia Vázquez, Joseba M. Garrido, Almudena Fernández, Ramón A. Juste, Jose Antonio Jiménez, Oscar González-Recio ikertzaileena da. Hain zuzen ere, komunikazio zientifiko onenaren hirugarren saria jaso du.

Aurkeztutako bigarren lana Marta Alonso-Hearn, Gerard Badia-Bringué, María Canive, Patricia Vázquez, Joseba M. Garrido, Almudena Fernández, Ramón A. Juste, José Antonio Jiménez eta Oscar González-Recio-ren “Identificación de variantes genéticos asociados con producción de altos niveles de interferón-gamma en las vacas de la raza frisona infectadas con Mycobacterium bovis en condiciones naturales” izan da.