Vespa velutina kontrolatzeko metodoak
- Finantzaketa: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
- Ikerlari arduraduna: Ana L García-Pérez,
- Gauzatzea: 2015
Proiektu honen helburu nagusia Asiako liztorrak EAEko apikulturan dituen efektuak minimizatzea da, biodibertsitatea errespetatuz. Inguruneko beste espezieak (hegaztiak, ornodunak, etab.) errespetatzen dituzten beita proteiko biozidadunen eraginkortasuna baloratu nahi da. Aldi berean, liztorraren hedapenaren aurreikuspen bat egingo da, eta habia egiteko zonak karakterizatuko dira.
Hauek dira helburu espezifikoak:
1. IGR motako biozidak dituzten beiten eta laborategiko baldintza kontrolatuetan mantendutako habien konbinazioa probatzea.
2. Saiakuntza pilotu bat egitea Gipuzkoako gune mugatu batean, egiaztatzeko zer eraginkortasun potentzial izango lukeen beita proteiko biozidadunak erlategietan jartzeak eskualde mailan.