SERIDA

Behien tuberkulosia kontrolatzeko estrategiak basoko erreserborioetan (azkonarra eta basurdea) eta etxekoetan (behiak)

  • Finantziaketa: INIA RTA2014-00002-C02-02. Proiektu koordinatua, parte hartzaileak:NEIKER eta SERIDA
  • Ikertzaile arduraduna: Marta Barral doktorea (NEIKER)
  • Gauzatzea: 2015-2018

Helburua:

Proiektuaren helburu nagusia da Espainiako iparraldean behien tuberkulosia kontrolatzeko estrategiak ezartzea, Albaitaritzako Alerta Sanitarioko Sarearen arabera (2014) TBaren prebalentzia txikikotzat sailkatutako komunitateetan (<%1), baina gaixotasunaren prebalentzia %4tik gora duten albaitaritzako unitate lokalak dituztelarik.Oro har, proiektuak TBa behi, ardi eta basoko espezieetan –batez ere azkonarra eta basurdea– transmititzeko arriskuak deskribatu nahi ditu, horiek oraindik ikertu gabe baitaude giro atlantikoetan, eta, ondoren, Espainiako iparraldean gaixotasuna transmititzeko arriskua arintzeko protokoloak garatu nahi dira.

Helburu zehatzak:

1. Basoko faunaren eta etxeko espezieen arteko interakzioaren azterketa TBan positibo eman duten ustiategien ingurunean.Bakartutako Mycobacterium bovis anduien azterketa epidemiologiko konparatua, eta azkonarrak eta basurdeak infekzioa mantentzen jokatzen duten rola zehaztea.

2. Tuberkulosiaren aurkako txertoaren segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatzea azkonarretan.