SEED CAPITAL

Koltzaren erabilera integrala, nekazaritza-jardueren berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko

  • Finantzaketa: LIFE/ENV/ES/000590
  • Ikerlari arduraduna: Dr. Aser García
  • Iraupena: 2013-2016

Proiektu hau koltza-haziaren erabilera aztertzen du lehen sektoreari lotutako kutsadura- eta jasangarritasun-arazoetako batzuetarako irtenbide integral bat diseinatzeko. Horretarako, energia aurrezteko eta berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko formulak aurkeztu nahi dira, hazi horren % 100 erabiliz bioerregaia lortzeko, eta sortzen den hondakin-taloa berreskuratuz animalia-elikaduran erabiltzeko eta, hala, hausnarkarien abeltzaintzari lotutako metano-emisioak murrizten saiatzeko. Irtenbide hori teknikoki bideragarria da, eta aukera emango du bioerregaien ekoizpenaren eta giza elikaduraren arteko gatazka gainditzeko.

Helburuak:
• Txosten bat egitea adierazteko zein den teknologiarik puntakoena landare-olioen eta gasolioaren arteko nahasteei dagokienez nekazaritzako makinerian erregai gisa erabiltzeko
• Landare-olioen eta haien eta gasolioaren arteko nahasteen kontrol-parametroak definitzea
• Nahasteen kontserbazio-denbora eta ibilgailuetan erabiltzen diren polimero eta metalekin duten bateragarritasuna definitzea
• Ekoizle-sare bat sortzea
• Frogatzea bioerregaien kontsumoa % 20-40 handitu daitekeela arazo mekanikorik sortu gabe
• Frogatzea jatorri enterikoko metano-emisioak % 10-20 murriztu daitezkeela animalien ekoizpen-maila mantenduta