Nekazaritzako elikagaien azpiproduktu errebalorizatuak hobetutako ekonomia zirkularreko eredu batean integratzea: aplikazio berriak baratzeko labore zein labore estentsiboetarako instalazio komertzialetan.
- Data: 2021-01-01 – 2023-12-31
- Proiektuaren arduraduna NEIKERen: Santiago Larregla
- Aurrekontua guztira: 147.204 euro
- Departamentua: Landare Ikerketa
- Kideak: ITACyL, CICYTEX, SERIDA, ASPA, UPVA, UIB, IRFAP, CIAPA-Marchamalo eta NEIKER
Nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak nekazaritzako emendakin organiko (OA) moduan erabiltzea oso interesgarria da. Alde batetik, duten materia organikoaren proportzio handia lurra ongarritzeko erabiltzeko modu egokia da, zentzu zabalean (propietate kimikoak, fisikoak eta biologikoak). Beste aldetik, laboreen gaixotasunak kontrolatzeko aukera bat da, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da lurraren desinfestazio kimikoarekin alderatuta, zeina gero eta murriztuago baitago legearen aldetik, giza osasunean eta ingurumenean dituen eragin negatiboengatik.
Gainera, hondakinak kudeatzeko zentzuzko estrategia bat da, ingurumenerako onurak dakartzana. Eragin biofumigatzailearekin, OA kopuru handi bat probatu da laboreen nematodoak, onddo fitopatogenoak eta belar txarrak kontrolatzeko, haien artean egonik ganaduaren simaurra, paper eta baso industrien hondakinak, arrantza eta marisko industrien hondarrak, nekazaritzako azpiproduktu ugari, elikadura industriakoak eta beste batzuk, baita landareen konposatu alelopatikoen hondakinak ere. Aukeratzen den OA motak eta aplikazioak baldintzatuko dute praktika honen efikazia, izan ere, ezin hobeto konbinatu behar dira baldintza agroklimatikoak, kontrolatu beharreko patogenoa eta laborearen premiak.
Baratze laboreak zein estentsiboak desinfestatzeko nekazaritzako elikagaien azpiproduktuen erabilera, esaterako OA, laborategi eta labore esperimentalen eskalan frogatu da; aitzitik, beharrezkoa da biodesinfestazioa instalazio komertzialen eskalan probatzea. S4ren helburu nagusia da nekazaritzako elikagaien azpiproduktuak OA moduan erabiltzea baratze laboreak eta estentsiboak biodesinfestatzeko eta ongarritzeko, ustiapen komertzialaren eskalan.
MCIN/AEI/10.13039/501100011033 finantzatutako PID2019-106148RR-C44 proiektua: