MEVACPARA

Behi-aziendaren paratuberkulosiari aurre egiteko txerto-produktu berriak

  • Finantzaketa: CZ Veterinaria SA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila Eusko Jaurlaritza. 13-00091
  • Ikerlari arduraduna: Natalia Elguezabal
  • Gauzatzea: 2012-2015

Proiektu honetan, txerto-produktu berriak garatu nahi dira behi-aziendaren paratuberkulosiari aurre egiteko erabiltzeko. Horretarako, txerto berrien erabilgarritasuna ebaluatuko da, eta lehendik dauden animalia-ereduekin eta eredu hobetuekin lan egingo da.

Hauek dira helburu espezifikoak:

1. Silirum ® eta UTE-CZV-VACUNEK (prototipoa) txertoen babes-efektua ebaluatzea eta txertatzeko bide berriak aztertzea untxien paratuberkulosiaren infekzio esperimentaletan. Prestakina eta biderik eraginkorrena definitzeko, parametro hauek hartuko dira kontuan: pisua eta ageriko sintomatologia klinikoa, MAPa ehunetan agertzea eta untxien paratuberkulosiaren lesio tipikoen garapena.
2. Infekzio-eredu esperimental hobetu bat sortzeko, ebaluatuko da zer efektu duen dieta zuntzetan aberatsak Mycobacterium avium subsp. paratuberculosisen infekzioan, untxietan.
3. Aztertuko da zer efektu duen Silirum-ekin txertatzeak EAEko behi-aziendan.

Neiker
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webeko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.