Euskadiko laboreetan gaixotasunak izateko arriskua kalkulatzea, estazio meteorologiko birtualak erabiliz
- Proiektuaren hasiera: 2025/01/01 edo 2025/01/01?? Zalantza.
- Proiektuaren amaiera: 2025/12/31
- Ikertzaile nagusia: Gorka Landeras
- Departamentua: Landare Ekoizpeneko eta Babeseko Departamentua
- Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza: Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF)
- Programa: Talde operatiboak
- Deialdia: 2024
- Erreferentzia: 00001-COO2024-65
- Akronimoa: METEOGARBI
- Partzuergoaren aurrekontua, guztira: 199.107,10 €
- NEIKERen aurrekontua: 37.791,36 €
- Bazkideak: UAGA, AGA, NEIKER eta EUSKALMET
Helburu orokorra
Proiektuaren helburu orokorra honako hau da: sistema berritzaile, interaktibo eta malgu bat abian jarri eta transferitzea, Euskadiko nekazaritza-lurzatietako laboreen gaixotasunetarako arriskua zenbatesteko, nekazaritza-ustiategietako laborantza-lurzati bakoitzean kokatutako estazio meteorologiko birtualak erabiliz.
Helburu zehatzak
Helburua lortzeko, laboreen gaixotasunetarako arriskua zenbatesteko sistema –laborantza-lurzatietan kokatutako estazio meteorologiko birtualetan oinarritua– erabiltzeko proba pilotuak garatzea proposatzen da:
- Estazio birtualen sistemak emandako datu meteorologikoak baliozkotzea, nekazaritza-lurzatien monitorizazioaren medioz.
- Mahatsondoak zurina pairatzeko duen arriskua zenbatesteko ereduak balioestea eta tratamendu fitosanitarioak aplikatzearen efikazia ebaluatzea, estazio meteorologiko birtualek emandako informazioan oinarrituta.
- Patatak gorrina pairatzeko duen arriskua zenbatesteko ereduak balioestea eta tratamendu fitosanitarioak aplikatzearen efikazia ebaluatzea, estazio meteorologiko birtualek emandako informazioan oinarrituta.
Emaitzak
- Estazio meteorologiko birtualen zehaztasuna baliozkotzea, kontrol-estazio finkoak baliatuta.
- Nekazaritza-lurzatietako laboreen gaixotasunetarako arriskuekin lotutako ereduaren zehaztasuna baliozkotzea.
- Doitasuneko nekazaritzako tresna digital horiek txertatzeak dakarren ekonomia- eta ingurumen-onura frogatzea.


